Soraluze (Gipuzkoa)

Errotetan armak egiten

Errotetan armak egiten <p>Luzio Barrena etxean jaio zen. Barrena lehenago errota izandako eraikuntza zen, eta armak egiten ziren bertan uraren indarraz baliatuta. Lehen errotetan kanoiak zulatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-085-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luzio Barrena etxean jaio zen. Barrena lehenago errota izandako eraikuntza zen, eta armak egiten ziren bertan uraren indarraz baliatuta. Lehen errotetan kanoiak zulatzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu, Luxio (nun jaio ziñan)?
-Ni Barrenan. Barrena etxia zan, basarrixa, moduko bat, lehenao errotia izendakua, armak itten zittuen hor, hor errekazuluan, taillerra dakagun lekuan, hantxe zeuan basarrixa.
-Aurretik errotia izandakua, e?
-Bai. Hor armak eitten zian. Barrena zan...
-Kaiñoiak eta barrenatzen.
-Gure albokua da Galtzairukua, han galtzairua itten zan, eta hor barrenak armatzen zittuen. Antziñan indarrik ez zeuanian urakin itten zittuen ba. Bai, hau Plazentzia famosua izan da.
-Sagarrerrekia dana, dana.
-Hori Sagarerreka hori...
-Orduan errotatan...
-Hor dana errotia zan. Behetik goraiñok.
-Kaiñoiak zulaketako?
-Bai. Kaiñoiak itten zittuen hor. Kaiñoiak zulatzeko hor zeren ba, ipintzen zeben turbinia, depositua etxiak atzian depositua, ta handikan, turbiniakin urakin eje bat, bakizu, urak joten dotxa, gero handikan trasmisiñua, ta trasmisiñotikan ba ipiñi bueltaka. Gauza bat bueltaka ipiñi. Horixe zan arma...
-Lehenengo taratulua, ezta, industriala.
-Bai, hau dana industriala. Hor behera be taillarrak mordua zeren, e. Guk geuk gaztetan ikusi genduzen. Hor zeren oinddio han. Gerra denporan eta hor zeren, hor beheratxuao, hamen kamiñuan ixa. Kamiñuan ixa hor zeuan taillarra hortaikua demasa. Trasmisiño guztia. Trasmisiñua esaten jako horri, ez dakizu, trasmisiñuekin. Abandonauta zeren baiña.
-Errota bakotzak presatxua eukan edo?
-Bai, bai, presia zekan. Presia ta depositua atzian. Etxian atzian depositua.
-Saltua.
-Eta etxe zahar honek, komunak etaratzen zien danak depositora. Sistema guztia Euskal Herrixan gehixenetan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia