Soraluze (Gipuzkoa)

Soraluzeko zezenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Zezenetarako zaletasuna zuen Josek. Soraluzen zezenak nolakoak izaten ziren azaltzen du. Hildakoak ere egon izan dira.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nik afiziño haundixa neukan zezenetara. Enbolauak egoten zian Plazentzian eta ni aurrian ibiltzen nitzan beti. Etxekuak beti bronkapian. Ta sekula harrapau ez.
-Sokiakin izaten ziren?
-Ez. Sokiakin lehenao-lehenao bai baiña oin zelan daozen plaza bi, itxi itten dittue eta hantxe librian ibiltzen ei da oin enbolauak.
-Orduan ez zien enbolauak?
-Ez. Sokiakin orduan.
-Zer zien, haundixak edo?
-Ba. Ez. Haundixak be ez, eta txiki-txikixak be ez.
-Zuri gustau eitten xatzun han ibiltzia? Zu arbitro ta ariña izango ziñen.
-Bai.
-Sekula egon zan hola istripurik zezenetan?
-Bai, bai, hildakua be bai bat.
-Herriko jaittan?
-Herriko jaixetan.
-Ta zezenak harrapau ta garbitu gizona...
-Garbittu... Ospittalian hil zan.
-Adarkadiakin edo golpiagatik?
-Golpiagaittik.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia