Jose Berrueta Elizburu

Soraluze (Gipuzkoa) (1921)

Biografia

Soraluzeko Santa Ana kalean jaio zen, bederatzi anai-arrebatatik laugarrena. Ama bertakoa zen eta aita, berriz, Durangokoa. Soraluzen eskolatu zen bost urtetik hamalaura arte. Inozenzio Madinaren torloju-lantegian jardun zuen gerra aurrean. Gerraostean kanoi-lantegian jardun zuen lanean, eta soldaduskako zati bat ere bertan egin zuen. Eibarko Nicolas Correaren lantegian ibili eta gero, Osintxuko Soraluze Kooperatiban bazkidetu zen. 23 urte zituela futbol arbitro titulua atera zuen. Eibarko Ipurua zelaia inauguratu zutenean, Josek marrazain lanetan jardun zuen. Soraluzeko El Diario Vascoko korrespontsala ere izan zen. Soraluzeko traineru probak, trena errailetik irten zenekoa eta beste albiste bitxi batzuk kontatzen ditu. Osintxuko Untzueta erdikoa baserriko Serapia Bergaretxerekin ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
SOR-079 2010 Euskal Herriko Ahotsak
SOR-095 2010 Soraluze 1936
SOR-096 2010 Soraluze 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolari buruzko zertzeladak
2 Zinea eta Eibarrako joan-etorria pezeta batekin
3 14 urterekin lanean; eta, gerra hasitakoan, Durangora ihesi
4 Durangoko bonbardaketan egondakoa
5 Etxeratze-agindua bederatzietan
6 Aitak jasotako zigorrak gorria izateagatik
7 Gorrien alde egondakoek jasotako zigorrak
8 Jatekoa lortzeko, estraperlotik erosi behar
9 Arbitro titulua atera eta Ipuruako inaugurazioko partidua arbitratu Transkripzioaren ikonoa
10 Arbitratutako lehen partiduak
11 Arbitroaren lana: ez beti xamurra
12 47 urtera arte arbitro
13 Arbitro izateko gogoa umetatik
14 Albiste bat idazteagatik izandako komeriak
15 Soraluzen 1954an izandako uholdeak Transkripzioaren ikonoa
16 Soraluzeko estropadak
17 Soraluzeko zezenak Transkripzioaren ikonoa
18 Erromerietako "kulapiak" eta neska-laguntzak
19 1954ko uholdeak izan zirenean egondako kalteak
20 Trena errailetik irten zenekoa
21 Soraluzeko kronika beltza
22 Umetako janaria: zer eta nondik lortu
23 Zinera joateko alkateari baimena eskatzen zioten
24 Uztailaren 18a urtero ospatzen zuten karlistek
25 Aitak lanpostua galdu zuen gerratik bueltan
26 Gosea pasatu zuten herrira bueltatutakoan
27 Herriko parrokoak gerrako gertakizun guztien berri zuen
28 Gorrien diruak balioa galdu zuen
29 Euskaraz egiteagatik, gaizki esaka
30 Eskolan erderaz egin behar
31 Karlistek irailaren 22a ospatzen zuten urtero
32 Batzokia karlistek hartu zuten
33 Herritik irtetzeko baimena behar
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia