Soraluze (Gipuzkoa)

Arbitro titulua atera eta Ipuruako inaugurazioko partidua arbitratu

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-079-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

23 urterekin sartu zen arbitro. Donostian atera zuen arbitro izateko titulua. Ipurua futbol-zelaian jokatu zen lehenengo partidua berak arbitratu zuen 1947n: Eibar eta Elgoibarren artean izan zen norgehiagoka. Neskek jokatu zuten lehenengo partidua ere berak arbitratu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zenbat urtekin sartu ziñan arbitro?
-Hogeta hiru urtekin.
-Gerra ostian, ondiok gose denporan.
-Bai.
-Nundik etorri jatzun arbitro izateko ideia?
-Ez dakit ba neuk be. Zerian, han eskolan eraitten zosten arbitro moduan eta. Gero joan nitzan Donostiara ta esamiñau nitzan eta. Arbitro.
-Donostian arbitro-eskolara joan ziñan?
-Ez. Karta bat eskribidu notsan presidentiari, Colegio de Árbitros-ekuari. Ta dihar in zosten eta esamiña, reglamentua ikasitta neukan eta aprobau zosten. Ta nere lelengo partidua Eibarren izan zan, Campo de Ipurua inagurau zanian.
-Inagurau zanian?
-Bai. "Juez de línea" ni.
-Zeinen kontra jokatu eban Eibarrek orduan?
-Elgoibarren kontra. Ribalidade haundixa zan.
-Eta zer izan zan, amistosua?
-Ez, ez. Kanpenatokua.
-Orduan be baeuen "primera división" eta "segunda división" eta?
-Primera Regional. Tercera División eta horrek zeren orduan.
-Oseake juez de línea egon ziñan zu...
- Inaguraziñuan. Eta beste anekdota bat daukat, zera, Ipuruan jokatu zeben andrak, neskak, ni arbitro nitzanian, eta neuk arbitrau neban lenengo partidua neskena. Ta neskak gizonak baiño txarrao zian kanpo foballian insultatzen alkar. "Tú eres una zorra" ta alkarri.
-Osea ke neskak euren artian okerrao...
-Gizonak baiño.
-Eta zu egon ziñan arbitro?
-Arbitro.
-Eta hori ze urtetan izan zan?
-Ez dakit ba.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia