Bilbotik alde egiteko ordua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-048 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:53
- Erref: SOR-056/048
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
-Orduan azken aldera goseik haundixena Bilbon, ezta?
-Bai, bai. Guk lelengo domeketan eitten giñuan piparrak jan, pipar berdiak. Asko gustatzen jat neri; danei. Mordua baiña. Eta gero pastel mordua, eta primeran egoten giñan.
-Tripia bete behintzat.
-Tripia bete-bete. Baiña gero, geruao eta gutxiao, geruao eta gutxiao, azkenian...
-Eta ya ikusi ziñuenian jentia alde eitten zebillela Asturias aldera edo Santander aldera edo?
-Santander aldera? Santanderkuak honutz, keba.
-Harek honutz?
-Keba. Santanderretik be jun zien batzuek "en un barco carbonero", danok beltz-beltz indda. Jun zien horrek be /pe/. Eta beste batzuek uste dot harrapau ein zebela eta buelta.
-Eta noiz hasi ziñaten pentsatzen ba ya alde ein biha ziñuela eta?
-Ba segittuan. Ya Gernikako zera ta einddakuan. Durangon be aber senbat ume hil zien komuniua itten-eta urtetzerakuan-eta bonbia botata. Ba orduan, ala!, "De aquí vamos", eta ipiñi zeban, "el pasaporte había que hacer". Bi buelta edifizio danai, bai ba, jente asko. Eta /da/ bi egunian egon giñan kolan. Bi egun eta /da/ gabian be bai, kolan.
-Gurasuak ala zeuek?
-Bat joan eta bestia etorri eta /tta/ hola ibilli giñan.
-Umiak edo gurasuak?
-Umiak eta gurasuak, danak, danok ibilli giñan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!