Donostia, aberatsen oporlekua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:03:32
- Erref: SOR-056/046
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak , Aisia » Mendia eta hondartza » Hondartza , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
-Badakizu ze eitten giñuan Donostian? Bai ba, Donostian orduan gehixegi zan. "No se puede pasar con alpargatas. Prohibido por la Concha". Ezin zan.
-Ez, e?
-Keba! Prohibiduta zeuan, bai-bai. Orduan? Pof!, ez dakizu /eztakizu/ zela zeuan. Eta /da/ badakizu ze eitten giñuan? Askotan juten giñan txaletak-eta; eskatu eitten zeben telefonotik: "Oye, ya me traeríais tal revista y tal libro y tal no se qué?". Eta amak: "ala!, iros vosotras a llevar". Juten giñan, harek eruan...
-Alpargaten kontuak eta esan dozu lehen.
-A, bai. Harek eruan eta han bidian egoten zien, ez dakizu /eztakizu/, landara batzuek hola pikau itten daben, pegau itten dienak. Halakotxe mordua batu bai eta boltsikua beteta. Eta juten giñan hara Kontxara, eta elegante jente igual parejak elegante-elegante, danak hala eskotiakin eta.
-Abriguakin?
-Ez abriguakin, udan zan eta, eskotiakin eta. Juten giñan eta plasta!, bota horrek eta iges ein. Eta gero urriñetik: "Ai, qué ha pasao aquí, qué ha pasao?". Qué ha pasao?, pues algo. Baiña bai, ez zeben lagatzen alpargatekin.
-Eta ikusi ezkero zer, erretirau edo?
-Multia.
-Multia, e? Jesus!
-Tú no has visto, los "picas-picas".
-Zerak, landarenak?
-Ez. Neskak, mutillak be bai, baiña neskak enjeneral; plaian egoten zien gantxu batekin hola (zikinkeria batzen). Papel bat be ezin zan laga; dana batzen, dana batzen plaia danian.
-Zikiñak batzen?
-Papelak eta, ez dakizu?
-Garbittasuna, e.
-Garbittasuna, bai-bai. Eske etortzen zien danak elegantiak eta.
-Aristokrazia etorriko zan.
-Bai-bai. Harei laga in bihar ba. Baiña gu, dana pikauta, ja-ja-ja. Baiña halakuak eiñ dou..., poff...
-Orduan aberats ugari orduan Donostian, ezta?
-Bai-bai-bai. Oiñ, ikusten zien "vaya modelitos!". Bai.
-Plaian ordurako bikinirik eta hasitta?
-Keba! Traje de baño, keba.
-Goniakin edo?
-Ez, ez, gurian ya gona barik.
-Zeuek joaten ziñaten sekula bainatzera?
-Bai. Gu txakurrakin, gaiñera.
-Txakurrakin?
-Prohibiduta zeuan, baiña gu juten giñan seiretan edo hola.
-Goizian?
-Arratsaldian. Hobia, tenperatura hobia edo egoten zan, ez dakit /eztakit/. Gaiñera jenterik ez. Eta horrek joaten zien, horrek ikusi be ez, iñok be ez. Gu txakurrakin jota..., Txakurra esan, ez dakizu, uau-uau-uau!, "ala, etorri, etorri!", joaten zien atzera ta gu barrezka. Eitten giñuan eta gero horrek bota (lore itsaskorrak) eta etxera.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!