Ahizpa, mojatan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:47
- Erref: SOR-056/014
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Mojak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Zu gero Donostiara bizitzera zenbat urtekin joan ziñan?
-Ni juten nintzan, uda guztian han egoten giñan eta /da/ gero atzera maestria ona, bai ba, eske penia, asko nahi notsan neuk be /pe/, eta berak be /pe/ bai. Berakin joaten nintzan Donostiara, maletia gertauta ta ala! Bakaziñuak emon eta /da/ berakin Donostiara.
-Amagana, ezta?
-Bai, amagana. Eta bestia egon zan monjekin.
-Beste aiztia?
-"No quiere ver ni en pintura a ninguna". Txarrak tokau jakon.
-Gogorrak?
-Txarrak. Gaiztuak. Hara!, herriko baten batek eruan ei zotsan muñeka eder bat berandako, bai ba. Haura be ba gaztia zan, hiru urte zeukan-eta /-da/. Muñekia, eta berak: "ai qué bonita!". Eta monjiak: "Hay que guardar, e! Lo guardaremos ahora, e". Gorde ondo gorde zeban, ez zeban gehixao ikusi. Gero halako baten etorri die bisitta bat monjendako, ezta, eta /da/ han ikusten dau muñekia monja jantzitta beran muñekia. Harek ezautu. Eta bestiei emoten "de regalo". Ez jako /etxako/ sekula ahaztu hori. Dauka sartuta... "Monjas buenas? Más malas que la quina!"
-Nun zaren?
-Plaentzian.
-Plaentzian bertan?
-Ospittalian. Han monjak zeren, bai. Oin ez dakit /eztakit/ daren, ez dot /eztot/ pentsatzen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!