Aita, errusiar frantsesa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-056-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
11 hilabete zituen aita hil zenean. Ez da berarekin akordatzen. Errusiarra zen, baina Frantzian hazitakoa. Gabi zen, baina Donostian "El francés" deitzen zioten. Liburu-denda zuen. Amak ere bazekien frantses apur bat; astean birritan joaten zen jana erostera mugaz bestaldera, aitari hango jana gustatzen zitzaiolako.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: SOR-056/009
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Merkataritza, dendak (kokapena)
Transkripzioa
- Esaten dotsut, nik neuzkan hamaika hillebete. - Hil zanian aitta, bai. Nik ezautu be ez, ez dot /eztot/ ezautu. Eta beste aiztiak be /pe/ ez. Enkanbio zarrena akordatzen da. - Rusua zan, ezta? - Bai. Rusian jaiotakua. Baiña gero Frantzian hazittakua. - Zela esaten zotsela esan dozu? - Gabi. - Baiña "El francés" edo? - "El francés", bai. Donostian "El francés". La tienda del francés, la librería del francés. Danak etortzen zien hara: "Ai, aquí es la librería del francés?". "Sí, aquí es". "Es que ahí hay unos señores, hemos preguntao, y". Frantses, ezta, eitten zeban berba; amak e bastante, ez zekixen ondo baiña. Frantziara astian birrittan juten zan hango jana ekartzera. Aittai hango zera gustatzen jakon. Birrittan joaten zan, astian bi bider.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!