Errepublika etorri zenean
Errepublika garaia. Zortzi urte zituen errepublika etorri zenean. Limak pikatzeko tailerra zegoen etxe azpian. Puntua egiten ari zen, ikasten, eta errepublikazale batek eskatu zion bandera egiteko. Balkoian jarri zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Juan Martin Elexpuru
- Data: 2009(e)ko martxoaren 23a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: SOR-056/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Errepublikanoak , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
-Republika denporia akordatzen jatzu Plazentzian?
-Bai, bai.
-Zela sortu zan-eta, lenengo egunak-eta? Igual txikixa izango ziñan.
-Txikixa. Zortzi urte neuzkan. Pentsaizu, gure beekuak, han "Pikalimas" orduan, Pikalimas, tailler bat zeuan behian, eta /da/ limak pikatzen. Zuk ez ziñuan ikusiko.
-Asko ez.
-Ez oiñ aspaldian. Orduan bai. Orduan aprobetxatzen zien. Eta /da/ oiñez eruaten zittuen Eibarrera ta Elgoibarrera. Zer esan biha neban?
-Republikia.
-A, eta harek esan ostan, ni puntua itten orduantxe, puntua ikasten. Nik nahi neban puntua, ikasten-eta /da/. "Ai, cómo se hace esto?". Harek gizon harek, republikanua zan bera, itxuria. Itxuria ez, zan. "Oye, me vas a hacer punto? Una bandera". "Una bandera, de punto? Yo no sé hacer punto. Poco sé yo". Eta ekarri zostan lanak, eta zerak, agujak be /pe/ bai, eta in neban halakotxe tira bat. Eta /da/ palo haundi bat ipiñi zaban balkoian. Horretxekin akordatzen naiz, etxat ahaztuko sekula be.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!