Etxeko hiru emakume bakoitza herri banatara saltzera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-050-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko abuztuaren 08a
- Iraupena: 0:00:44
- Erref: SOR-050/007
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera
Transkripzioa
- Jesusa: Oseake ibiltxen giñan, honen arreba zana, juaten zan Eibarrea lehenao esniekin. Ni hona ezkondu nitzanian, arreba zana artien soltera euan. Ta ama zana joaten zan Plazentziara, harek be baeukazen han bere… bere zerak…
- Bezeruak…
- Je: Bezerotxuak. Ta Plazentziara. Gero juaten giñan bata alde batera, bestia bestera ta bestia bestera. Osea, hiru herrittan ibiltxen giñan.
- Jesus! Ba ondo organizauta, e!
- Je: Bai, bai, bai. Puntua, hau ona da puntua izen be. Hau puntu ona da.
- Bai, ezta? Hiru tokixak, e…
- Je: Bai. Txarrena izeten zan hamendik Maltzagara jastia. Hola dao aldapia.
- Bidia.
- Je: Hola dao aldapia. Asto kuittaua egoten zan,… atzia dana ebaitta egoten zan goittik behera kargiakin juaten.
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!