Maisuen zigorrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maisuek jartzen zizkieten zigorrak aipatzen ditu. Eskola erdaraz ikasi arren euren artean euskaraz hitz egiten zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:01:54
- Erref: SOR-043/005
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Euskara » Euskararen egoera
Transkripzioa
- Eta zelakuak zian orduan frailliak?
- P: E?
- Zeure profesoria edo maixua edo zelakua zan?
- P: Ba, bastante. Hau itxi ebena [... itxi] edo halakua, kastigua paretan kontra.
- M: Paretari begira.
- P: Kastigua, paretari begira. Gero haura errekreoko denporan-edo paretari begira egotia kastigua izeten zan
- M: Bai ba, kanpora bestiak zoiazenian...
- P: Hamarretan edo hamar t´erdietan edo patixuan bueltia ta komuneko bueltak ta hau ta hori ta pelotan pixkat eiñ eta orduan kastigauta eguana paretari begira, kastigao! Eskuak poltsikuan edo hola, edo txint, bueno, modu askotara.
- Eta, esaten dozue kanpotarrak ziala Maristak, orduan, klasiak be erderaz emongo zenduezen ezta?
- P: Bai, bai, bai... euskerazkorik ez zeguan orduan.
- M: Baitta semiak be harekin ibili zian, Jose Luis, Juan Inazio ta honek be.
- P: Bai? Maristekin? Ez dakit zela zan orduan.
- Eta klasiak erderaz emon arren, zeuen artian euskeraz eitten zenduen?
- P: Han bertan bai, patixuan edo. Beti ez eben lagatzen, e? Ta neuk be erderaz jakiñ ez ta komerixak e... bazian.
- Baiña ez zeben lagatzen, baiña zigorrik ez eben ipintzen, ez? Euskeraz eittiarren zigorrik ez zeben ipintzen, ezta?
- P: Ez, zigorrik ez, baiña zeozer igual, haura paretan modukua edo... danerakuak.
- Zuk ezautu dozuz zigorrak, eraztuna ipintzia ta euskeraz eittearren eta?
- P: Ez, holakorik ez, paretan kontra edo holako kastigua...
- Besterik ez...
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!