Artilearekin abarka sokak egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-043-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Abarka-sokak artilez egiten zituzten txabila deiturikoarekin haria batuta. Artilea garbitu eta onena apartatzen zen eta kardetan harrotzen zen haria. Emakumeek galtzerdiak egiten zituzten kaleko hariarekin.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko irailaren 06a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: SOR-043/003
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Esan dozu abarka-sokak zeuek... edo zeuk eitten zenduzela...
- P:Bai, bai, etxian, ardixan laniakin.
- Eta zelan eitten zian?
- P:Txabillia zan. Kaguen diez! Nik horrek jakin banittu... Badao gurian txabillia nunbaitt oin be.
- M: Hola gaintxutxo batekin, hola erdixan estu-unetxo batekin, hola buelta emon.
- P:Ta bihurra hartzen eban.
- M: Bihurra emon, bihurra emon sokiakin...
- P: Kaguen!
- M: Abarka-sokak ta baitta lania be, galtzak eitteko lania be bai eitten eban. Lania be...
- Txabillian bertan?
- P: E?
- Txabilliakin be eitten zan...?
- P: Bai, txabilliakin.
- M: Holaxe erain.
- P: Pixkat hola zertzeb zan ta zertuta ta tra-tra ta hau honaiñokua zertzen... eitten zanian gedittu ta txabillan batu harixa, ta gero barrixa, tra-tra-tra ta...
- Eta horretarako e...
- M: Trumoia da, e?
- ... ardixan uliak, imajinatzen dot e... ulia moztu, garbittu ein bihako zan, ezta?
- P: Bai, bai, bai, bai garbittu.
- M: Ta gero kardak izaten zian.
- P: Garbittu eitten zan ardixan illia lehenengo ta gero onena apartatzen jakon, harek be eukitze zittuan zepak gogorrak-eta, eta harek onenak apartau ta kardak...
- M: Hola tablatxo batzuk arantzia azpixan ebela, kardak, beren heldulekuekin, ta harekin lania zertu, han zertzeko moduan ipini.
- Harrotu edo...
- M: Bai, bai, harrotuta geratzen zan zeindda...
- P: Kardak badare gurian nunbaitt badia. Zaharrak baiña... Kaguen nik hori atzo jakin izan baneu, kaguen...!
- M: Danak jirauta eukiko zittuan!
- p: Bai, txabillia be bada ta...
- Hurrengo baterako topauko dozuz ta erakutsiko destazuz. Orduan, esan dozu, lehen zepa edo...
- P: E?
- ... ardi illiak bazekazela batzuetan zepa onak edo...
- P: Bai, zepa gogorra karda lania eitteko gogorra ta haura apartau ta...
- M: Haura kendu, ta illia onena ipiñi... bai...
- Eta bihurra dana kendu bihar izate jakon, ala?
- P: Zetako?
- Harixa eitteko edo sokia eitteko, edo... lehen esan dozu bihurra eitten zala ta...?
- P: Bai, emonda ta... Ez, kendu ez, danakin eiñ, bihurra emon ahal bazan tamaiñuan. Hontan ebillenian.
- Orduan zeu ibiltzen ziñan e...
- P: Bai, bai, neuk be hori...
- ... harixa eitten ta... Ta gero galtzerdixak eta galtzetiñak eta... zeiñek eitten zittuan?
- P: Emakumiak eiñ bihar... Oingo moduan.
- M: Bai, lau-bost bat pare eitten dittut nik neguan galtzak.
- P: Baiña lana zera... kaleko laniakin.
- M: Oiñ kalekuakin, e? Baiña oinddiok etxekuak gurian... Izarren aiztia dao gure jaixotetxetik aldamenian ta haren gizonak emon ostan lania, berak einddakua, ta oinddiok pare bi-edo badare gurian, etxian einddako harek, etxian einddako galtzak.
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!