Zahagi ardoaren inguruko azalpenak
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko uztailaren 28a
- Iraupena: 0:01:06
- Erref: SOR-041/005
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Ia, zaragixa, orduan, esan dozu dala…?
- Zaragixa da… “pellejo” esaten jako erderaz. Oin ez dakit egon be eingo dan holakorik. Ardaua sartzen zeben, hor eoten zan, ezta?
- Larogei litro inguru kabitzen zian?
- Bai, larogei eukiko zittuan edo gehixao igual. Ta hori burdixan lotzen zan, mahaixonen moduko txikixa, holakotxe kuadrua zan, ezta? Eta beran… sokekin ta lotuta eoten zan hau ondo ta kaiñabera bat eukitzen zeban, gero sartzen jakon muturra lotuta. Ta etxian, etxian be ipintzen zan, e… Guk, e… “obra barrixa” esaten gontsan, geunkan kutxia, garixak. Goixan bota, ta kutxak haundixak. Goittik garbittu ta bota, ta garixa. Orduan, badakizu, oin ez dao, baiña garixa urte guztian ta… Eta haretxen onduan mahaitxo bat euan ta gaiñian egoten zan. Eta etaratzen giñuan garrafoia, bete, lau edo bost egunerako-edo ta bost kuartilloko botillak zeozen, beltzak, haundixak, ta bi egunerako-edo hauraxe etara. Bost kuartillu, oseake, litro bi ta erdi edo ez dakit ze izango dian. Eta hauraxe etara ta meriendatan ta bazkaittan ta danian ardautxua. Geuk´e bai, e! [Behin] neska-koskortxuak giñanian be, harekin berakatz-zopiakin ta goizian be, bere zertxua, txikito modutxuan, bere ardautxuakin.
- Orduan ohitturia izaten zan basarrixetan edo…?
- Danian, ez gurian bakarrik, e! Etxe danetan, e!
- Ardaua eraten zan, e…
- Eraten zan langintzetan ta…
Egilea(k): Estitxu Irisarri
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!