Soraluze (Gipuzkoa)

Gauez bordan txondorra zaintzen

Gauez bordan txondorra zaintzen Bordan zeudenean baba beltza urdaiarekin eta zopa jaten zuten eta sagarren bat aukera izanez gero. Ikatza pezeta eta erdian saltzen zuten. 12 urterekin hasi zen horretan, egunez eskolara eta gauez ikatza egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bordan zeudenean baba beltza urdaiarekin eta zopa jaten zuten eta sagarren bat aukera izanez gero. Ikatza pezeta eta erdian saltzen zuten. 12 urterekin hasi zen horretan, egunez eskolara eta gauez ikatza egiten.

Transkripzioa

Egoitz - Ta jana ta?
JL - Jana? Baba beltza edo... Lapikuan ipini.
J - Urdaixa babiakin. Lapikuan gaiñian zopia ein. Sagarren bat sasoian tokatzen bazan, ta bestela kitto.
Egoitz - Noberak preparauta?
JL - Ez, zerak preparauko jok! Oin baleok holako bizimodua, oin! Ene, ene...
J - [...] batzuk bai. Etxakiat...
JL - Ez nok akordatzen.
Egoitz - Ta diru asko etaratzen zan ikatzakin ta?
J - Ikatzakin ta, zenbat uste dok ba! "Una setenta y cinco", hortxe, kilua.
Egoitz - Pezetia? Pezeta ta hirurogeita hamabost xentimo?
J - Bai. Gero pixkat igual ixotzen juan. Hirura be ixo juan.
Egoitz - Ta hortan zenbat urtekin ibili ziñan?
J - Hamabi urtekin juan nitzuan ni lehenengo.
Egoitz - Zenbat urtekin?
J - Hamabikin. Gabian, ta egunez eskolara.
JL - Haura lana!

Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia