Gauez bordan txondorra zaintzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-028-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2004(e)ko irailaren 28a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: SOR-028/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
Egoitz - Ta jana ta?
JL - Jana? Baba beltza edo... Lapikuan ipini.
J - Urdaixa babiakin. Lapikuan gaiñian zopia ein. Sagarren bat sasoian tokatzen bazan, ta bestela kitto.
Egoitz - Noberak preparauta?
JL - Ez, zerak preparauko jok! Oin baleok holako bizimodua, oin! Ene, ene...
J - [...] batzuk bai. Etxakiat...
JL - Ez nok akordatzen.
Egoitz - Ta diru asko etaratzen zan ikatzakin ta?
J - Ikatzakin ta, zenbat uste dok ba! "Una setenta y cinco", hortxe, kilua.
Egoitz - Pezetia? Pezeta ta hirurogeita hamabost xentimo?
J - Bai. Gero pixkat igual ixotzen juan. Hirura be ixo juan.
Egoitz - Ta hortan zenbat urtekin ibili ziñan?
J - Hamabi urtekin juan nitzuan ni lehenengo.
Egoitz - Zenbat urtekin?
J - Hamabikin. Gabian, ta egunez eskolara.
JL - Haura lana!
Egilea(k): Arianne Unamuno (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!