Soraluze (Gipuzkoa)

Gernikara ihesi

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-027-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Plazentziatik ihesi. Trenez Gernikara. Gudarien Batailoiak. Egoera gero eta larriagoa. Baserrietatik lortzen zuten jatekoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, ta holaxe urten genduan trenian. Juan giñuazen zerera, hona... Amorebietan, Zornotzan, geratu ta urten ein genduan guk, eta han pasau genduan gau guztia estaziñuan, estaziñoko barruan, ezta? Bazittuan, ba, hemen... beste familixa bat be hemengua bazuan. Etxabetarrak edo zittuan. Ta harek be umiekin, ume txiki-txikixekin. Ta haren koltxoian egon giñuazen etzanda Iñaki ta ni, nere anaia ta ni gabian behintzat, haren koltxoi baten. Harek joiazen Mujikara edo, ta gu Gernikara senide batzuen... Aurretik berba eindda ta gure amaman-ta lehengusiña [batek] eta zittuan, ta han. Hartu giñuezen oso ondo harek. Oso ondo. Semiak bagiña moduan, oso ondo egon giñuazen. Azkenerutz... Gero pasau zuan, ba, han batalloiak be bajeuazen zerenak gudarixenak, "Batallón Saseta" ta... Gero, plazentziatar mordua --beste batalloi bat, hau... "Itxarkundia"--, "Itxarkundia"-n jeuazen plazentziatarrak. Baiña mordua, e! Hirurogetak-edo zittuan. Baiña gu Gernikan. Ta hantxe pasau genduan. Hilla juan ta hilla etorri, ta... Baiña... Lehelenguan primeran, baiña gero, geruao ta gutxiao jatekua be. Eskasidadia hasi zuan. Hasi zuan gutxitzen, gutxitzen ta gutxitzen. Ta eskerrak, basarri asko dao Gernika inguruan, ezta? Ta basarrixetatikan jiratzen genduan artiriña, arto-uruna, "uruna" esaten juek [erak], bizkeittarrak, arto-uruna. Ta morokilla ein ta morokilla jan ta esnia ta... Hauraxe izaten zuan "alimento principal" esaten dana, hauraxe izaten zuan. Ta holaxe gendela, beti esperantza onekin, e! "Ba, hurrengo kuartela..." esan... Bazittuan gure senidiak zianak komandante edo teniente-koronel be bat be bai bazuan, Lazkano, senidia guria eitten zana. Ta hareri, [ba, preguntau]: "Ze? Ze ikusi bihar dou?", ta harek beti esperantzia emoten. Ta bajakixen harek barruan, baueken harek berak, baiña jentia [animatziarren]. "Hurrengo kuartela Bergaran eukiko dou hurrengo kuartela".
- Esaten eban?
- "Oin hamen [daukagun] hurrengo kuartela. Laste, gaiñera!", ta "Enee!" [Danak...] gure tiak eta. Holaxe izan zuan. Oso ondo egon giñuazen gu han. Horixe, gosia gero, gosia etorri zuan. Gosia ta... Baiña esperantziakin laste akabauko zala gerria.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia