Ikazkintza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Txondorrak basoan. Zorriak lastotan. Non egin izan dituen txondorrak. Basomutilak ikazkintzan. Inguruko ikazkinak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Soraluze
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2003(e)ko uztailaren 03a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: SOR-024/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Hurrengo goixian jaiki nitzuan bost eta erdiak inguruan, ta txendorrok, beittu najutsen, ta pixkat sakatu ta zera ein. Ipini najittuan gertauta ta, ba! Etxera etorri nitzuan ta armozau. Gero etxian pixketian lanian, ta berriro eguardixan beste buelta bat ein najutsen. Ta, ba! Berriz atsaldian juan nitzuan seirak inguruan. Gero han txabola zaharrian egoten nitzuan. Han neukan lastua, gari-lastua, haura azpixan ipinitta; [gero] manta zaharren bat edo. Udia zuan ta... ba! Han egoten nitzuan. Egun baten, hurrengo goixian, aurretik be zeoze akordauta [...] egun baten, holan, zera, ta koño, hemen, hola, hazkuria-edo sentitzen najuan ta zerian, baiña begira ibiltzen nitzuan ta ez najuan ezer zertzen. Orduan egunian txendorrorri beittu notsenian pentsau najuan: "Pixkatian etzin ein bihar juat". Jarri nok hola ta auspez banaok --lastua azpixan ta--, hola banaok, ta zorrixak, hi! [... dantzia]. Mekauen dios!
- Laste jaikiko ziñan...
- Bai. Hor erantzi erropok ta danak astintzen jardun najuan! Erropok-eta baztarrai jo [erain] najittuan, ta lastuok etara najittuan hara danak kanpora ta su emon ta erre najittuan.
- Biharko! Han sartzia baiño hobe behintzat!
- Gero, handik aurrera, abar bat botatzen najuan azpixen —paguen goiko zotz mehiaura; mehiarek eta lehelengo azpixan bota—, gero geiñian bota arbolok, ostrua mordoska bat eta harexen geiñian. Ondo!
- Han hobeto?
- Baiña hari ez jakok eitten mamarrurik, [...] zorririkan ta. Ez. Gero harrazkero be sarrittan ein dot nik. Etxepian gorauan be bai [...]; Pol-polen be bai ta Aittan-txaboletan be bai ta Gaintxuritxoko etxe-ostian be bai ta...
- Txendorrakin?
- Txendorrak eitten, iketza egosten. Pol-polen hiru txandatan be bai. Itturrixan... Pol-poleko itturrittikan Hirukurutzetara bittartian. Orduan mutil kuadrillak ibiltzen zittuan hamen Naparrua aldian-ta be ikazgiñan ibiltzen zianak. Kuadrillak eta kuadrillak.
- Kanpotik etorten zian hona be?
- Asko bai kanpotikan. Hamen bertakorikan, orduan denporan... Aurretikan ta be ibiliko zittuan hemen be, baiña orduan, ni ibili nitzan denporan, besterikan... Ipiñarrietakuak ein jittuan bi txondor edo; bat erre ein jakuan.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!