Elgeta (Gipuzkoa)

Ikazkintzaren nondik-norakoak III

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ikatza eginda dagoen zelan igarri.

Transkripzioa

- Eta ikatza einda dauanian zelan igartzen da txendorrian?
- [...] bera han mermatzen-mermatzen juaten da, ta gero atzenian, ba, keia be gastau eitten da. Egurra erretakuan keia be gastau eitten da.
- Ta keia gastatzen danian ya beti dao einda?
- Beti einda... Norberantzako igual puntan bat edo zerian, baiña han noberak keia nun daukan edo, mermau barik nun dauan, hara lagundu bihar. Ziri-zuluekin hara lagundu bihar.
- Orduan zuluak tapau eitten dia ala... ?
- Harek zulo [formalak] be ez dia, bakarrik arnasia hartzeko zerak bakarrik, arnasia hartzeko. Pixka-pixkat zertu ta, ba, aber han... gero lur pixkat atzera zertu ta keiak urten deixela bakarrik, arnasia hartu.
- Zuek esaten zenduen holako, egurra ya iketza egitten zanian, [eskarpi] edo holako izenen bat? Hori... egurra ya ez zan egurra, ikatza zan.
- Bai, gero ikatza.
- Txondorra txikitzen zanian, zelan esaten jako?
- Ba, ha iketza eiñaz ha mermatzen egoten da, beti bajatzen-bajatzen...
- Ta horrek izenen bat bazeukan?
- Mermau. Mermau. Ta goittik behera, goittik behera zertzen ta gero atzenian barrena geratzen jako. Goittik behera ta erdittik eiñaz-eiñaz, honek, baztarreko eskiñak atzeneko eitten dia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia