Soraluze (Gipuzkoa)

'Txirrita' bertsolaria

'Txirrita' bertsolaria <p><span>Jose Manuel Lujanbio&nbsp;</span><em>Txirrita</em>ren bertsoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jose Manuel Lujanbio Txirritaren bertsoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta haren bertsuak badakizuz?
- [Hik esan nahiko dok] haren bertsuak. Hori solterua zuan, [ta batak eta bestiak] beti jardutzen ei jotsen ezkontzia edo bestia edo ez dakit zer ta ya zahartuta euala ta... Berak beran buruai kantau jotsen bertso bat. Zelan zuan?

Hamen mutil gazte bat ba omen zan
hogeita bi urtetarako ezkondu nahian
oin hirurogei pasiak eta
orandio dago gaian
lehendabiziko horren pregoia
aditutzen dan [garaian]
suzko zezenak izango dira
Plazentziako kalian.

Eta baita ere bi zezen gorri...

- Ez.

Eta baita ere bi zezen gorri-gorriak...

Eta baita ere bi zezen duan
toreatzeko gorri-gorriak
galanki asko kostako...

- Ez. Aldrebes nabik.

Eta baita ere zezenak duan toreatzeko
bi zezenak gorri-gorriak
galanki asko kostako zaizkigu baiña
gizenak eta haundiak
hoiek hiltzeko bi anaia
indar haundiko gizonak
Pedrusko eta Blasin dauzkagu
etorritzeko esanak.

Txaltxiltxa eta lukainkarekin
pillo ikaragarriak,
beste berrogeta hamar kapoi pare ta ehun oilasko
agintzen dizkigu zerriak
beste hogeta hamabost neska narru gorri-gorririk
mahai zerbitzeko jarriak
hori ezkondutzian izango dira
bankete ikaragarriak.

- Ta horrek zuk nun ikasitta dozuz, horrek bertsuok?
- Horrek bertsuok? Liburua daukat.
- A! Liburutikan.
- Nahi dok ekartia?
- Lagaixozu, zeuria entzutia nahixao dou.
- Eta nun kantau zittuan honek?
- Txirritak?
- Txirritak nun kantau zittuan honek? Badakizu?
- Plaentxian.
- Plaentxian bertan?

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia