Soraluze (Gipuzkoa)

'Txirrita' Eibarren bertsotan, 1936an

'Txirrita' Eibarren bertsotan, 1936an <p><span>Jose Manuel Lujanbio&nbsp;</span><em>Txirrita</em>k 1936an abestu zuen azkenengoz Eibarren. Kontakizun desberdinak gai honen inguruan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-024-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jose Manuel Lujanbio Txirritak 1936an abestu zuen azkenengoz Eibarren. Kontakizun desberdinak gai honen inguruan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txirritak azkenengo Eibarren kantau juan "mil novecientas treinta y seis" edo, gerra-denporan azkenengo. Beran [lehengusu...] izen zuan.
- Txirritan lehengusua?
- Txirrita, lehengusua ta bixek. Eibarko jaixetan. Azkenengo Eibarren kantau ei juen. Kantau jittuan bertsuak. Gizona galanta Txirrita, ehun ta berrogeta hamar kilo izandakua, paretagiñan artistia. Hari ur emotekorik apenas zuan hemen paretagiñan. Harek hamazortzi bat urte zittuanetikan aurrera, gaztetan ekindda, paretagiñan, ta oso erosua. Harek Donostian estaziñotikan han beheko Amarako zerera, plaiara bittartian, han ezkerreko aldian pareta haundi bat daok. Ez dozue ezautzen zuek haura?
- Nik asko ez...
- Estaziñuan urten ta handikaldera, plaiara hoiala, baztarrengo kalian pareta haundi bat daok, kriston paretia. Haura eitten, hori mutil gaztia artian, Txirrita ta bestia zelan zuan? Artzai txikixa. [Berak paretagiñan...] Txirritak ta hori mutil gaztia berekin. Edo horrek beste bixak nausixauak eta hau mutil gaztia harekin han lanian. Han paretan ebizela ta goizian hor bederatzirak inguruan edo, medikua pasatzen [ei zuan] beti han plaia aldera. Beti zeoze esatekua eukitzen ei juan Txirrita horri, mutil gaztia ta. [Horri beti]. "Da!" jartzen [ei zuan] begira ta beti [horri]. Horrek baten esan ei juan: "Horretxek gizonorrek ya aspertuta nauka ba. Beti dauka neretako horrek zeoze esatekua. Egunen baten aittu behar du edarra". "Ez, ez, hori mediku jauna dok! Lagaixok horri bakien, medikua dok eta. Hori errespetau ein behar dik". Baiña beti jarduten ei jotsan ta egunero ta egunero ta azkenian berak alkarri esan ei jotsen: "Lehengo egunian horri jardun genduan horri bakian laga bihar [jakola], hori errespetau ein bihar dala-ta esaten. Merezi bajok zeoze esatia! Halako gogaigarrixa dok...! Beti mutil gaztiari amenazua emoten jiharduk horrek". Haura entzun ebanian, bestiori, Txirritori, itxuria, pixkat mejorau zuan. Handik ondorengo egun baten bajoiak han zihar medikuori, ta medikuak: "Falta de cantero tapa albañil". Bestiak: "Falta de médico tapa enterrador".
- Lehelengua zela esan dozu? "Falta"...
- "Falta de cantero tapa albañil", igeltseruak harena arreglatzen dabela. Pareta gaizki eindda badao be igeltseruak arreglau bihar. Bestiak: "Falta de médico tapa enterrador".

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia