Soraluze (Gipuzkoa)

Fruta-arbolak

Fruta-arbolak <p>Fruta-arbolak. Gaztainak; pikuak; intxaurra. Pikuak lau emanaldi izaten ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-022-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Fruta-arbolak. Gaztainak; pikuak; intxaurra. Pikuak lau emanaldi izaten ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Beti euki dozuez orduan frutarbolak?
- Bueno! Hamen aittetatikan dator hau. Hamen aittan denporan be frutatan bostehun bat arbola egongo zian. Aittan denporan be, e? [Haura] sagarrekin [ta reinetak eta] klase ona, gaiñera, e? Ez da hau, nere inbentua ez da dana. Nik gaztaiñak eta beste inbento batzuk etara dittut, baiña... neuk partikular, baiña aittatatik datorrena da gehixena. Hamen, pentsaizu, hor bertan behian ze, ze... pikua dala... Arbola bat, piku arbola bat zeuan, urte baten ehun kilo kendu notsazen. Ehun kilo piku bateri. Zan... hau besteko zabalerakua izango zan. Ta ebai notsan erdiko kukuluori ta gero zabaldu ein zan guardasola moduan. Dana behetik hartzeko moduan, e? Hiru-lau bat zaku simor eruaten notsazen urtero. Ta batzia erreza, behetikan, e, dana hartzen. Gero, pikua be, pikuak be lau bat emonaldi eukitzen dittu. Lau tanda edo emoten dittu pikuak. Hori daka ona. Hamen pikua eta intxorra hor solo honetarako oso onak dia. Hamen ez da horretara dedikau jentia ta... baiña esango neuke, Plaentxiako terrenuetarako pikua ta intxaurra ez diala txarrenak, e? Ta pikua, gaiñera, lehen esan dotena, nola lau emonaldi emoten dittuan, lau tanda edo, ez da [betetzen] batera keixian-ta moduan. Ta hori daka ona, zeaittik eze egualdi txarrenak etortzen badia be, tartian onak jausten dia, ba? Ta lau tandatatik bi, behintzat, salbau eitten dia. Ta urte ona danian, danak salbatzen dia. Ta orduan, ehun kilo kendu notsazenian, danak salbau zian, ba? Orduan, bai, bostehunetik seirehun kilora, bostehun ta piku kilo etara nittuan orduan, e? Pikutan, e? Horrek be danak [eruaten] dittue, hamahiru arbola edo. Gero, okaranak, sagarrak, ta intxorrak be ez dakit zenbat arbola zian, hirurogeta hamar edo ez dakit... Danetikan. Hor [euan] dana arbolia, ta ondiok be... Ondiok be intxaurretan bakarrik, behintzxat, kontatzen egon nitzuan ta beste ehun ta hogeta hamar edo badare, behintzat, intxaur-arbolak be. Ta sagarrak be, txiki ta haundi, beste ehun ta berrogeta hamar baiño gehixao. Berrehun be igual hurrao egongo dia. Ta gaztaiñak, ba, gitxi [erosi zittuen]. Bi arbola dare bakarrik. Gaztaiñak [osorik] dare.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia