Soraluze (Gipuzkoa)

Gaztainondoen gaitza

Gaztainondoen gaitza Gaztainondoen gaitza. Buztinarekin egindako erremedioa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaztainondoen gaitza. Buztinarekin egindako erremedioa.

Transkripzioa

Oin gaztaiñiari, ba, hori zerori be etorri jako. Lehendikan hori gaixuori badaka, --hau inportantia da, oin esan bihar dotena-- gaixua, hori, holako kapela hori bat plantatzen jako. Ta nik ez dakit nundikan, nik beti izan dotsat buztiñari fede haundixa. Basarriko... "ercilla" edo ze esaten dotse horreri, buztiñari? Txokolotia moduan sendo-sendo einda, bestia. Ta harekin aprobak eittia pentsau naben. Zeaittik horrek ihartu eitten dia. Kasorik eitten ez badotsazue, lehelengo urtian, jeneralian, ihartzen dia, ta bigarrenerako seguru. Ta esan neban: "Mekauen sos, aprobia ein bihar juat honetxekin". Ta garbittu. Atento egon, ta horixa han agertzen jakuenian, kapela horixori, bueltan, kutxilliakin azala dana kendu, bai? Raspau, ta sasoiz akordatzen bazara, ondiok ez da egoten dana sikatuta. Kendu ez azala, e? Raspau. Raspau, hola, harik eta barruko berdetxua billau artian. Ta gero, holako ontzi batian buztiñakin ein txokolatia moduko sendo-sendo-sendua ta guante zahar bat ipiñi ta harekin eskuakin dana sendatu ta gero papelakin lotu, edo papel periodikuakin lotu. Ta pare bat, hiru bat hillebetian euki ta gero soltau ta gero barriro ein. Ta barriro igual, ba, sei hillebetian edo nahi dozunian laga. Bi arbola hor dare, behintzat, ta lau urte dia. Ta ondiok, osatu ez da eitten total. Baiña hori kanzerra moduan da, ba? Igual-igual da. Hori geixo... oso geixo txarra da. Baiña retenidu bai. Lau urtian, behintzat, bizi da ta ez jakue gehittu. Asieske... Ta halako aliak emoten dittue. Osea, hilda egon bihar ziana, horrek bizirik dare behintzat.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia