Soraluze (Gipuzkoa)

Goiko baserriak eta behekoak elkarri laguntzera joaten ziren

Auzolanean lan egiten zuten. Garia lehenago heltzen zen behean eta heldutakoan goiko baserrietakoak behera etortzen ziren laguntzera. Gero, goian heldutakoan berdin. Aittantxaboleta ingurura eta Pol-pol ingurura joaten ziren garotara, han zituzten sailak eta. Egurretara ere hara joaten ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hor garixa ta zerok eta artua ta, hor akordatzen zara zu zela eitten zian, e... nik entzunda daukat, auzolanian edo eitten ziala zer batzuk eta?
- Bai, garixa heltzen zanian, etortzen zian goikuak behera: Lezasokuak be etortzen zian, Edurdungokuak be bai ta Asaliakuak be bai, porke behian lehenago heltzen zan garixa. Eta gero, goixan heltzen zanian, juaten giñan behekuak gora.
- Gora laguntzera?
- Bai. Ta lurra jasotzian ta be akordatzen naiz ni auzokuekin zela [...], zela trukatzen genduan ta gero garua ebagi bihar zanian ta be bai. Garua ebagi bihar zanian be, juaten giñan behekuak goraka. Horrekin akordatzen naiz.
- Ta garua zeuek nun ebaten zenduen, goixan?
- Aittantxaboletan daukau guk garo-sailla, ta bestia —han piñua dao sartuta, baiña—bestia Pol-pol onduan beste bat, beste sail bat.
- Lekutan dao!
- Pentseizu noraiño juaten giñan garotara... Ene! Udazkena izaten zan guretako txar-txarra. Goizian ganauekin urten bihar seiretan, bi jornada ekarteko, goizeko seiretan, ta gero... Izeten zan udazkena txarren-txarrena hemen beheko etxietarako, txarrena,baiña, e!
- Klaro, han goiko biajiak ein bihar ta...
- Bai, bueno!
- Ta egurretara be hara juaten ziñien?
- Bai, egurretara be bai. Aspaldixan ez, ezta? Baiña lehen ekarten genduan, han, piñuan gaiñekaldian txaria dao [...], ta han txaratik ekarten genduan egurra.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia