Antzuola (Gipuzkoa)

Garia errotara eramaten zuten; Antiguako errota

Garia errotara eramaten zuten; Antiguako errota <p>Antzuolan hiru errota zeuden; beraiek Antiguako errotara joateko ohitura zuten. Garia astoan eramaten zuten errotara, astean astekoa. Taloa eta esnea. Garia kutxatan gordetzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Antzuolan hiru errota zeuden; beraiek Antiguako errotara joateko ohitura zuten. Garia astoan eramaten zuten errotara, astean astekoa. Taloa eta esnea. Garia kutxatan gordetzen zuten.

Transkripzioa

- Garixa-ta esan dozu, errotara juaten ziñaziela.
- Bai, bai, bueno...
- Errotia nun zekazuen?
- Hiru errota zeren Antzuolan, oin e... oin batez.
- Eta zuek nora juaten ziñazien?
- Ba gu horraxe, Antiokora, Antioko errotara. Bai. Ta ederra iriña ixotzen zeben, artua ta iriña, ta astuan jaso bixak, bi zorro, bi zakukaa, taluak eta artua ta itteko artuana eta bestia garixana.
- Zeuek eruaten zenduen garixa errotara?
- Bai, bai, bai, bai.
- Astuan?
- Bai, bai, astuan errotara. Harek errotia zela zeukan, ixotzen zeban ta…
- Eta ze izaten zian zorruak haundixak edo...?
- Bai, bueno, zakuak, batzuk gehitxuau, beste bat gutxiau, danerako, danerako.
- Eta hori ze izeten zan astero-astero?
- Bai, astero-astero, astero-astero, astian astekua. Ta gero, zapatuero jeneral izeten zan, itten zan, ba, labe-sua, hori, labian sua eta aste... zortzi eguneko ogixa. Ta gero artua be, ba, hiru artokin, ba, zortzi bat egun pasau itten zian. Ta gero, bittartetan, giro txarra zanian-ta, taluak erre. Harek e, qué ricos.
- Bai, e?
- Taluak esniekin ta esnia nahikua etxian. Bai.
- Ta garixa nun gordetzen zenduen?
- Ba kutxak zeren, kutxak, espezialak kutxak, goittik sartu ta geo behien zeuken tapoi txiki bat ta gero handik etaratzen zan hola biher zana, aldiko puxkat. Bai, espezialak zien horrek, kutxak.
- Ta horrekin zorrua bete?
- Bai, hori, hori.
- Eta errotara juan?
- Bai, errotara, errotara.
- Eta errotan, han, ze itten zian.... ze itten zan? Astua bertan laga ta... Berak pixatzen zeban edo...?
- Euki itten... kajoittan euki itten zeben iriña indda. Guria be in eta euki, ta gero, hurrengo zetorrenai handik emon, hurrengo... segiduan emoten zeben zorrua. Bai.
- Orduan, ez zetsuen emoten bakoitzai zeuen iriña?
- A ez, ez, hori, hori, hori, hori, hori.
- Osea eurak ixotzen zeben...
- Bai, bai, bai, harek, zea, harek... errotia betik ibiltzen zan martxan, ezta? traka-traka. Ta ya egoten zien kajoiak ba beteta. Hori da. Zuk esan dozuna, ba, neria zuri, zuria hari...
- Bai, bai, bai.
- Eso, eso. Baiña irin ona, bai, irin ona, zeatik danok... ba, gurian ta aldamenian igual, ba, garixa iguala izaten zan ta bai, bai.

Egilea(k): Leire Araiztegi (Ipintza institutua) , Ainhoa Fernández de Aránguiz (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia