Gernikako ibilerak gerra garaian
Gernikako ibilerak gerra garaian. Hasiera batean udaletxeko lokal batean egon ziren, 7 hilabete inguru. Baserrietara joaten ziren lanera. Frontera joandako mutilak. Bertako baserrietan ere miseria hutsean bizi ziren.
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Gurutze Ariznabarreta - Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: SOR-010/005
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
-Ta Gernikara heldu ziñanian zer, han zer?
- Gernikara allegau giñan ta lokaltxo bat aguantau genduan, geunkan lokaltxo bat, eta hantxe zertu giñan, hantxe lokalian egon giñan zazpi hillebetian. Baiña gu juaten giñan basarrixetara, basarrixan ohittuta zelan genden... basarrixetara biharrera juaten giñan eta hantxe basarrixetan lo eitten genduan. Zazpi hillabete Gernikan. Etorri zan Gernikako bonbardeua...
- Eta dirurik ez zotsuen emoten, ez?
- Ez, jana, jaten, jaten... Zera, e... Gero anaiak pagau eitten eutsen zeozer, frente hartu zittuen anaiak... Bitor, Joxe, eta gero Kiruetako bat be bai, Joxe Mari Guentxekotxo, horrek frente hartu zittuen.
- Eta harek zenbat denporan egon zian?
- Zazpi hillabetian, danok alkarrekin, danok alkarrekin, 16 lagun alkarrekin...
- Baiña frentian egon zianak.
- A! Frentian egongo zianak zian... Joxe Mari Guentxekotxo...
- Baiña zenbat denbora egon zian?
- Harek egongo zian sei bat... bost-sei hillebetian egon zian. Eta gero holaxekan zertu giñan ta etorri jakuzen anaiok pagatzen zotsen zeozer ta diru pixkatekin, ha zan poza! Batak soiñekua ein, bestiak beste gauza bat ein, danok zeozertxo erostera haretxen diruakin antxintxika Gernikara. Mendatan genden, Gernikatik hiru kilometro, baillara txiki baten. Danok harek ekarten ebenian dirua, danok aintxintxika zeoze erostera. Pixkat danok.
Eta hango basarrikuak be miserixia euken orduan...
Eta jaten emoten euskuenian talua eta esnia pozik gu, pozik...
Talua eta esnia asko jan genduan, e? Haura zeuken errezena erak be, ezta? Ganauak etxian, ta... esnia ta artiriña ta, hauxe, talua ta esnia, ta... pozik.
Egilea(k): Benan Oregi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!