Soraluze (Gipuzkoa)

Gerra garaiko pasadizoak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Maltzagan kontrola. Anaiak 16 lagun ezkutatu zituen trenean. Gerra garaiko kontuak.

Transkripzioa

Maaltzan (Maltzagan) kontrola eguan... anaiak eruan genduzen trenan asientuan azpixan gure hanken ostian sartu, eta Maaltzatik aurrera, Maaltzan gorde genduzen azpixan anaiak...
Ta, halaxe... hamasei lagun juan giñan, gerratian, sustauta...
Domekarako batzen giñan San Andresera, San Andresera batzen giñan ta: "ene, demasak eitten ei jittune, hanka ein bihar jonau!"
Astelehenian, lau terdietako trenian, Gernikara, 16 lagun:
Kiruetakuak bi anai-arreba, Guentxekotxokuak, 4 eta Joxe Mari Etxebarriko, 5; Izarreko... edo gu, 5 anai-arreba Goenetxekuak eta gero Errenterixarrak eren, Errenterixatik hanka ein eta hona etorritta, harek be gerekin. Eta zertu genduan, hamasei lagun juan giñan, zer janik ez, zer jantzirik ez, ahal zan moduan, mutillak eruan euskuezen zerera... frentera, ta danok ondo etorri; hamasei juan eta hamaseirok ondo etorri, danok ondo etorri. Ta hona pasau giñan, hartu zittuen soldau Guentxekotxoko Klaudio difuntua, Marian anaia ta gure anaia, hil zana, Jose, frente hartu zittuen hona pasau giñanian, Guentxekotxoko hil eta guriari balia sartu eta balia ez zotsen etara balia, balia barrurako Joxek... bai, holaxe.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia