Soraluze (Gipuzkoa)

Gerra garaian, Gernikara ihesi

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Sasoi ederrenean zeudela, gerratea sortu zen. Beldurra demasa; Gernikara joan ziren ihesi. Bertan, 9 hilabete egin zituzten; baserrietan lan egiten zuten jatekoaren truke.

Transkripzioa

Ta graziak zertu jakuzen... gerratia... gerria etorri jakun sasoirik ederrera geunkanian, gerria etorri jakun... "bata eitten jone, bestia eitten jone... hau eitten jone..." sustauta hanka ein genduan kanpora, Gernikara. Bederatzi hillebete ein genduzen!
Ez erroparik geunkan, ez dirurik geunkan, ezebez! Ezta ezebe!
Hantxe, baserrixetara juan giƱan Gernikan biharra eittera talua eta esnia jateko. Bai ba, zeozer ein bihar zan, ez geunkan ezer...

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia