Soraluze (Gipuzkoa)

Familia giroa baserrian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-010-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztainak eta berakatz-salda jaten zuten; arrautzak eta esnea saldu egiten zituzten. Bederatzi anai-arreba. Baserria errentan, eta errenta ordaintzeko dirua behar. Bizitza nola aldatu den.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gaztaiñak eta berakatz-saldia jan eta arrautzak eta esnia saldu, dirua bihar zan-ta, dirua bihar zan,... eta arrautzak eta esnia saldu, berakatz-saldia eta gaztaiñak jan, aurrera! Hala urten ein genduan, bizirik! Bizirik urten hala-be. Bai, zera, e... Bost anai-arreba edo... bederatzi anaia-arreba: batak zapatia falta, bestiak soiñekua falta, bestiak beste gauza bat falta, alkar erremedixau ezinda. "Hik emoidan hori eta nik emongo deunat hau" eta holaxe iñundik iñora, aurrera urten ezinda...
- Dana falta?
- Dana falta, dana falta... Eta lehengo zaharrak be ez zeuken txikitarik be, pentsiñorik eta ez zeuan, orduan dirurik ez zeuan! Basarri danak zorretan. Guk be bi basarri, baiña zorretan, e! Danak halaxe e? Zorretan orduan, ez zeuan dirurik eta...
- Errentan egongo zian orduan danak...
- Errentan! Errentan! Eta errentia pagau bihar eta badakizu zelako bizimodua hainbeste umekin? Hainbeste umekin? Gure zaharrak, koittauak, asko sufridu eben... Oin ondo bizi gara, e? Oin? Oin, e... erregia baiño hobeto bizi gara, erregiak gure aldian ardura asko dauka ta... Guk e...
- Egixa da hori, e!
- Hori egixa da, e? Guk ez daukau ezeren ardurarik be, ibiltzeko dirua daukau eta... lehengo zaharrak ez zeuken koittauak, ez zeuken... Gu... horixe erregia baiño hobeto bizi giñala! Bai,... ondo!

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia