Itulan... diru truk?
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URR-039-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetan, Beain baserrian bizi zenean, bizimodu gogorra zeukaten, baserriko lanetan aritu behar izaten baitzuten; itulan, besteak beste. Antzuolan, bizilagun batek diru truk itulan egiteko eskatzen zion, baina gutxitan ordaintzen zion.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 24a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: URR-039/003
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Nolakoa zan zure bizitza Beaiñen bizi ziñenen ta umetan ta?
- Aii. Oso gogorra batzutan, beste batzutan biuntxoua. Ittulan, badakizu zer dan ittula?
- Zer da ittula?
- Ittulia zer dan? E... labratzeko makinariya behien aurren xuxen jutia, behera, ez behera ta ez gora. Ittulan. Nik... e... hona etorri baiño lehen, Antzuolan, hiru bizitzako baserriya zan eta bizitza baten zeuden neskazahar-mutilzaharrak. Ta mutilzaharrak esaten zian: “Etorri hai -esto... puxkat hasteko zea, ittula- bost zentimo emango diñat /emangoñat/”; ta juten nitzan ta geo bost xentimoik ez zian ematen.
- Ta ez zizun behin ere ematen?
- Ez zian ematen. “Bai, atzo esan ziazun bost xentimo ta ez diazu eman, ez naiz jungo”. Eta “Bai, etorri hai” esto ta, berriz’e jun ta halako egunen baten ematen zian bost xentimo, kobrezko bost xentimo hori ta,“tira para adelante”.
- Ta listo?
- Bai, holaxe.
Egilea(k): Maddi Navas Uranga (Euskal Herriko Unibertsitatea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!