Donostia (Gipuzkoa)

Odolkiak eta txorizoak

Odolkiak eta txorizoak <p>Odolkiak nola egiten diren. Txerri manteka. Hesteak iturrian garbitzen zituzten. Txorizoak, piper hautsarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-001-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Odolkiak nola egiten diren. Txerri manteka. Hesteak iturrian garbitzen zituzten. Txorizoak, piper hautsarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, odolkirik iten zenuten, txerriya hildakuan?
-Bai, bai.
-Ta, nola ikasi zenun zuk, amak iten zitun?
-Amak eakutsita ta, tipula-ta puskatu ta, porruba puskatu ta, prejitu mantekakin ta…
-Mantekakin, prejitzen zan?
-Bai, txerri mantekakin. Manteka bakizu, ta geo barreño haundi baten jarri ta, masa ein ta, hestiak garbitu iturria junda ta, hanbesteko heste pilla, haik iturria jun bihar izaten gendun garbitzea.
-Eta, buelta emateko hestiei, nola iten zenuten?
-Bai, batek zer zekin nola moldatzen giñan baiño, moldatzen giñan.
-Makillan batekin?
-Ez dakit nola, ez naiz goatzen hoi baiño, buelta emanda jartzen giñun, bai, ta ze olki goxuak… Jesus!
-Ta nola jakiten da, odolkiyak puntuan dauden, ala?
-Bai, txulatu zeakin, txulatu…
-Txulatu?
-Orratz batekin, ta ez badu ateatzen zeaik, ala…
-Eta, txorizuak ere, iten zenuten?
-Txoixuak’e iten giñun, bai.
-Baita, antzeko?
-Txoixua iten genun […] jarri ta geo zea, piper hautsa bota, gatza ta, euki ontzen pixkat ontzen, hola koloria hartzen ta geo bete, hestian sartu, eta geo sekatzen jarri. Ta ya está.
-Lehortzen jarri eta…
-Ta jan.

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia