Hileta elizkizunen inguruko ohitura zaharrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hileta-elizkizunak; ohitura zaharrak. Zein ordutan izaten ziren. Janztetxeak non egoten ziren. "Ondra-bazkaixa".
- Proiektua: Soraluzeko euskara eta ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Egoitz Unamuno
- Data: 2001(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: SOR-006/020
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak
Transkripzioa
- Oin, aber, ez dakit… hortik aurrera ez dakit nik be…
- Ta gero, entierruetan, orduan, ze eitten zian, bazkaixak-eta eitten zian [hemen]?
- Ondra-bazkaixa esaten jakuan. Entiarrua in ta hurrengo atsaldian, hurrengo egunian-edo, atsaldian, ta gero hurrengo egunian goizian berriz. Ta gero ondra-bazkaixa.
- Ta goizian ze eitten zan?
- Elizkizuna, mezia-edo elizan.
- Entiarruak egoten zian, basarrikua, zortzi t´erdietan, oin atsaldian, illuntzian, daren moduan. Ta basarrikua zan euskeraz. Edo… euskeraz, ostera, nik… Bedratziretan izeten zan. Ta gero, ba, jaztetxiak zian hor, ba… Tinteroko tabernia. Entzunda ez zara zu egongo… Horrek eta Angelenekua ta horrek. Ta hor egoten zan [Utsurdiñekua], oin Edurtza daon lekuan, lehen [Utsurdiñeko] tabernia zeuan han. Ta hor egoten zian horrek onra-bazkaixok esaten jakuenok. Etxe bakoitzetikan —pentseizu—, bat hil da, ta etxe bakoitzeko bi laguneri bazkaixa emon bihar. Ta ni Arkaitzen nenguala akordatzen naiz, —ni neska koskorra, baiña— zela juaten zian etxaburuan han hartu txaketak holan bizkarrian ta bertsueta baten etxera.
- Bai, ba, eraten zebenian, ba…
- Eran primeran.
- Ta etxe bakoitzekuari zeiñi emon bihar izeten jakon, familixako etxietakueri?
- Familixakueri emon bihar.
- Ballekuak etortzen zian.
- Ballia ta dana? Ballia ta dana?
- A! Auzokuak eta…
- Ze tratu euken…
- Eta auzo danari emon bihar izeten jakon ala zeure lagun-edo zianeri?
- Ba, nik ez dakit han zela izeten zian. Gero ze…
- Dan-daneri […]…
- Senidiak be bai ta…
- Auzokuak eta hurre… senidiak […].
- Hurren [ereneri]. Baiña zelako desastria, ezta? Hil da bat eta harek […] halako gastua ein bihar harei bazakixa emoten.
- Bai, hori entzunda dakat eitten zebela gastu haundixa.
- Eta kosta zan hori kentzia hori usadixuori.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!