Soraluze (Gipuzkoa)

Hileta elizkizunen inguruko usadioak: gurutz-bidea; kanpaiak...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-006-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Hileta-elizkizunak. Ganorazko biderik ez zen orduan eta gurutzbidean zehar nola eramaten zuten gorpua. Janztetxea. Kanpaiak desberdinak izaten ziren hildakoaren arabera (emakumea edo gizonezkoa izan; moja edo elizgizona; umea)

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta…
- Lehen hori esan dotena, hiltzen danian, orduan kamiñorik ez zeuan —horrek herri-bidiak esaten jakuen hortikan—. Ta kajak oin, ba, holan luzia da kajia […] hildakuena ta oin ez dake hamen astarikan hola… Zela esaten jakue horreri?
- Bai, eskuekin…
- Oratzeko. Porejenplo, hau kajia da, ezta?
- Oin kajia bakarrik; lehen eukitzen juen, aparte eukitzen juen…
- Eskulekuak-eta?
- Bai. Bizkarrerako-ta…
- Andia edo zer da? Ez […] moduko halako… bizkarrian ekartzen zan ta. Ta gero hor, bidietan, kurutze-bidia esaten jakuen. Arkaizko tunelian be badao. Kurutzia euan lekuan. Boskoittikua akordatzen zara? Boskoittin be bidian beste burdiñezko kurutze bat zela dauan? Boskoitti hor ta [eskumaldian], haitzan gaiñian.
- Bai, badakit nuan dauan…
- Bueno, ba. Hor pater nosterra —padre nuestro, aitta guria— errezau bihar izeten zan geratu ta hildakuekin datorrenian. Gero jaztetxia —zuk esan zenduana— jaztetxia be hortarako izeten zan, zela etortzen zian hortikan danak hundiduta goittik behera…
- Ba, oiñetakuak-eta aldatu ta danak…
- Han aldatu ta gero elizara juateko. Horren ondorian ze? A! Zera… Badakizu zuk zenbat kanpai jo bihar dian hildakuandako? Ez…
- Ez dakit, ba…
- Ez, ba, ez dakizu, gaztia zara ta, baiña lehen be lehengua ta kanpaiak-eta oingo antzera dare. Andrakumia edo señorita edo señoria, “¿cómo le llamas?” Horrena izeten da zazpi kanpai. Lehenengo joten da agonixia, hiltzen danian. Gero gizonezkuena, gizonezkuena bedratzi. Gero, mojia edo “una religiosa” harena hamar. Gero, “religiosos o curas o frailes o lo que sea” horrena hamaika. Ta ume bat edo haurra, ez dakit ze esaten dozuen, hori hiltzen danian, horri joten jakuen kanpai-bueltakuak. Horrek jakitzeko gauzak dia.
- Bai, bai, bai. Ta kanpai bueltia ze da, holan, “tlin-tlin-tlin…”?
- Horrek, zerak, jaixan-ta joten dittue Andra Mari bezperan-ta horrek kanpai-bueltakuorrek? Kanpai bat jo biharrian, ba, bi kanpai edo hiru edo…
- Bai, bai, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia