Soraluze (Gipuzkoa)

Trikitia entzuten gari-ebaten zeudela.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOR-003-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Musika aparailua baserrira. Trikitia entzuten gari-ebaten zeudela.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zein zan kontatzen zenduana, e... ekarri zebala hori, musikiana?
- Haretxek... Konografua.
- Zela?
- Konografua.
- Ta hori zela izen zan, ba?
- Holako kuerdiakin. Plakak… zein da ta radixuan estilora, igual-igual. Gero hau [...]... Tio Antoniok edo ez jakixat zeiñek eruan eban, harek arreglau edo, harek kuerdia etenda edo, kuerda asuntua... Ekixanak haura arreglau igual egingo juan, baiña Antoniok [be zela]...
- Ta haura, ze esan zenduan, behin ekarri zebala ta han ipiñi zebala...?
- Ba, harek... [...] jaixan ta ipintzen ei juan haura altabozekin ta... [holako] altabozak ez, e? Haura elegantia zuan! Joder! Gu hemen egoten giñuazen jai atsaldian ta ipiñi haura ta... dantzan harekin ta... jo-ta-egurra! Trikitixakin ta ipiñi haura ta… Plakak, plakak [ba euken… pesadia jeuken] plaketan be, hondatuta asko, e?, baiña... Ta harek, e, Ipiñarrietan… irittan zer dan be, hiri esango dustat baiña alperrik dok.
- Zer da?
- Irittia, irittia. Esan […] baiña ez dakixanari...
- Baiña esan!
- Irittia izaten zuan, ba, gari-ebatia. Han auzoko danak, ta egun baten danak ebai ta kitto, igual.
- Danak batera batzen zian?
- Irittia zanian bai.
- Ta beti eitten zan hori?
- Beti e... Hortarako e, nobera ibili bihar izaten zuan asko.
- Nobera beste tokixetan ibili?
- Bai, ba, tokixetara... Bozkoittira (Bagozkoitia), ta Zeleta, ta Iriarte edo
Argarate Burura ta... hemen goittixan beti irittia hemen goixan. Hemengo jentia horra behera gari-ebatera juaten zuan, ta gero hemen heltzen zianian, hemen, ba, lanbrua ta denbora txarra sarri. Hemen oin be lanbrua dihardu.
- Ta bizkor ebagi bihar?
- Bizkor ebagi ta jaso egin bihar aguro. Ta Ipiñarrittan irittia ta ipini jok harek... trikitixa [...] bidian, ta, bai ba, han, e, danak ondo entzun! Danak gari-ebaten laga ta jo-ta danak trikitixan, gari artian! Norberto, kentzeko diarka. Haura zuan ona haura! Nik ez najuan ezautu, baiña hala esaten juek.

Egilea(k): Benan Oregi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia