Berriz (Bizkaia)

Amamaren bizimodu tristea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-007-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Amama bakar-bakarrik egoten zen. Sorginen eta lapurren kontuak kontatzen ei zituen beti. Euren ama zuen alaba bakarra eta bera gazterik hil zitzaion. Oilategi antzeko etxe ziztrin batean bizi ei zen, gaur egun txakurrak ere biziko ez liratekeen lekuan. Ezkaratzera artoa botatzen zion, hura urkuldu eta errotara eramanda diru pixka bat lor zezan.Txorokilekin (lokotxekin) sua egiten zuen. Hileta ere oso pobrea izan zuen; Berrizko markesak (Aznar familiak) ordaindu zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zuen amamak konturik-edo kontatzen otsuen? Lehengo gauzak eta lehengo kontuek-eta kontetan abezan zuen amamak?
-Gure amamak? Harek koittauek... Sorgiñek eta lapurrek eta sorgiñek eta sorgiñek eta lapurrek eta... besterik ez eban eukitten koittauek. Zaharra be bazan, ta bakarrik eta... […] eta... Jesus, maria eta jose, harek eukin eban bizimodue... tristie... tristie... Koittaue bakar-bakarrik. Seme-alabak, nere ama euki eban bakarrik.
-A! bakarra zan zuen ama?
-Nere ama bakarra zan. Nebie. Eta ostantzien bakarrik. Tristie. Lehenako bizimodue tristie da. Bakar-bakarrik bera hantxe. Honako tximini zera bat euken gora, gora jueteko keiek urtetako... jesus! Etxiek ez dakit zelan [ez eban]... Etxie be izen zan desgraziadu bat, dana bentanak… [...] eta danak... Eta ikusten gendun amama pobre, pobre, ba, ez eukela […], botaten notsan nik artue. Aitteri ta amari kendu artue, ta bota handik zulotik.
- Nora?
- Ezkatzera, bera eguen ezkatzera. Koittauek urkuldu artue ta txorokillekin sua ein, txorokillak, barruen… artuen barruko zera?
- Bai, bai, bai.
- Ta artue saldu ta, ba, pixkat errotara eruen, ta diru pixkat hartzen eban, ta holantxik. Hari be lagundu ein biher ba! Holantxik. Gure amama […] barik juen zan, koittaue. Ezkatz… oillotokidxe lakoxe etxe triste baten.
-Asko aldatu die gauzak, e?
-E?
-Asko kanbidxau die gauzak...
-Oin ez dago txakurrik be ez halako lekuen. Txakurrik be ez. Ohie be triste-triste bat, bentana txiki-txiki bat hantxe ta, azkenien ba...
-Ohie be edozelangue izengo zan, bedarraaz eindako ohie edo...
-Bai, bedarra edo ez dakit [zerezkue] zan be! Eta hantxe, koittaue. Azkenien ez dakit eze hildda ez abien topau. Ni Eibarren egon nitzan kridxada eta handik etorri nitzenien abisau ostien entierrurako ta. Total, lau oholeaz eindde kaja zahar bat, ta entierrue be, ba, Berrizko Markesiek-edo pagau eban entierrue. Orduko bizimodue tristie izen zan, ba. Orduko bizimodue?

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia