Korta eta ganadua salbatu zuten sutetik
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Justuriak (tximistak) etxea erre zienean, etxebizitza erre arren korta ez zitzaien erre. Ganaduak salbatu ziren eta horrela behintzat, amak lanean jarraitu ahal izan zuen esnea saltzen; biharamunean bertan Portugaletera joan zen esnearekin. Eurak auzoko etxe batean egon ziren bizitzen etxea berriro bizitzeko moduan jarri arte.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:02:02
- Erref: SOP-002/012
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Gertaera izugarriak eta ezbeharrak
Transkripzioa
-Bene: Gorte ez akun erre. Eta hori, aitak esaten ieun etze bera baiño bere hobe izen zala guretzako.
-Bitori: Gutzako inportanteau momentu horretan.
-Bene: Ia, ude zan, iraillan lauen ixen zan. Eta sopelan beraneante asko bere egoten da, baia herriko jente bere hor dau. Eta hemen ehundaka persona derrepente presenta ziren, etze… etzen ezer ataraterik ez egon. Baia aitak…. zer duzti zan, ia gorte salbaten dan. Ordun lastotegin, lastotegi bedarrez kargata, ba iraillan udan sartute bedarra, eta zakukez gixonak, hor baia alkarren ondon para ta txiñer bat sartzen zan momentun itto zakuez, eta itto. Gortako atek biek, ze bizileku bi ziren gortako ate bi, horrek sats-pillotik satsaz ganezka tapata, ze atek erre in ziren, oholezko ziren eta, baia gortara ez zan pasa sue. Ordun gorte atara zan.
-Ana Mari: Honetarako behiek atara egon ziren.
-Bene: Ganaduk, bueno, behiek, txahalak, idik… bai.
-Elkarrizketatzailea: Ya salbata.
-Bitori: Horrek kanpora atarata bai. Lelengo ba kanpora bota ta gero eurek, auzoko jentek etara sokak eta euren etzetik ekarri eta arbolatara amarra eta apur bet han zertuten.
-Bene: Eta bihemonen bere Berangotik eta Barriketik eta ganadu ekarri oskuen. Osea klaro, behiek eta mansoau ixeten dire, baia honek amarrata egoten diren gaztek, zekorrak eta horrik, zoro modun oseake gortatik urtenta. Eta ba bidek in eudezan. Eta bihemonen bere hondiño ganadu ekarte ioskuen ba, eta arbolatan amarrata. Bihemonerako etzeko sue amatata egoan, gorte osorik egoan eta ganadu duzti. Ordun, bihemonetik beharren ostabere hasi giñen.
-Bitori: Hurrao egunen, behie jatzi eta ama jon zan ya esnekaz, Portugaletera joten zan, eta esnekaz Portugaletera ya. Eta hor… auzoko etzen, sartu giñen etzen, horko alabatariko batek lagundu iotson ba arintxuau etzera etorteko, ze klaro kaosa itzela zan.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!