Sopela (Bizkaia)

Baserritik bizimodua atera

Baserritik bizimodua atera <p>Arlo handiak dituzte etxe inguruan eta denetarik ereiten eta landatzen zuten. Ama esne-saltzailea zen eta horrekin batera saltzen zuen jenerotik eta ganaduei esker bizi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Arlo handiak dituzte etxe inguruan eta denetarik ereiten eta landatzen zuten. Ama esne-saltzailea zen eta horrekin batera saltzen zuen jenerotik eta ganaduei esker bizi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Elkarrizketatzailea: Labrantza kontuek eta? Goldaketan eta…
-Bene: Asko.
-Ana Mari: Terreno handi deko eta ordun ba solo asko labraten ziren eta eraitten zan, ba hori, gari, arto, indabak, patate… duztirik. Etzen egoten zan jenero, eta horreaz manteniduten giñen. Sobra egoten zanen saldu ta ha ixeten zan geure kolegiok ordainduteko edo… gauza honetarako.
-Bene: Ekonomia aldetik, esate baterako, argi egozan gauza bi. Bat zan eguneroko biximodu, horren ardure amak eukitten eun, ama esne-saltzaille…
-Bitori: Ama esne-saltzaille ibil zan urte askotan. Eta ordun, ha esneaz batzen zan diru eta ba zozer… ba indabe edo… sagarrak, sagarrondok genduzen eskandalu eta ikok eta oillok eukitten [geunzen], ta arrotzak… horrik gauzak saltzen edo [eitten auzen] amak. Ez plazara, ez askorik. Plazara eroten baieun bere, errebendadorari saltzen iotsen, ze bera esnekaz ta esnek emoten eukan nahiko behar. Eta etzera etor ber /be/ zan, ze etzean bere behar asko egoten zan. Ordun, errebendedorari saldu, “compro a tres y vendo a cuatro” […]. Eta horrekaz etzera eron, etzera eron. Eta gero…
-Bene: Eta pentsu bere ba… pentsuk bere hortik pagaten ziren.
-Bitori: Eta pentsuk… eta pentsuk ba… gero ba, ganadu kentzen zanen, ba… zekor batzuk edo zeren… edo behi zahar bat, ba ya bueno esne emoteko [ez deu balio], ba aitak horrek kargututen euzen ba gero ostera bere kagadu barri erosteko. Behi zahar bat kendu bazan, barri bat, gazte batek gehiau balio ete ei eulez, ba zekorrana be imintte edo zeren… Eta gero aitari gustaten ei otson asko ba igual… zekor zapazto bat edo begai andanabako bi edo ikusten ei uzen… edo idi pare erdi gosezto iñoz euki… idik bai beharrerako, idi pare igual erdi gosek tragata eta… erosi, karo harek merketxu, ta bedar asko egoten zan lez, etzera ekarri ta bedarraz lelau betetu, gero akabuko ordun pentsu apur bet edo zertu, lodittu eta saldu. Eta klaro, horrek irebaztetxuk, horrek ziren ya aputxu bet… ba hori, gordeteko edo gauza inportanteuatarako, edo etze erre zanen etze barriztateko.

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia