Baserrian beti dago zer egin
Baserritarrentzat sarritan beharrak asmatu ere egiten zirela dio Benek: txoria usatzea, harriak batzea...
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 27a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: SOP-002/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
-Bene: Nik ba… holau gauzatxuk, gitxi… ume gitxik ein ixen duz /ixenguz/, baia baserrittarrak bai. Eta nik uste dot, beharrak asma bere eitten zirela guretzat, ze… esate baterako, gari-solo, gari-solok ereitten ziren ordun, eta ganera, gari ingerun gero ta gitxiau ereikeran, ordun txorik gero ta gehiau ba… gari solora etorten ziren. Eta piper latatxu beten barrun, harri-txigorrak imiñi eta txa-txa-txa-txa hareri erain eta solori buelte emon txorik uxetuteko, esate baterako. Beste behar bat ixeten zan “harri-patxe”. “Harri-patxe”. Aitak ereitten baeun ba… alfafe edo berduraren bat, sekule-bedarra edo… berde, eraitten ieun. Eta gero ha kodaiñeaz ebaitteko ba… harritxuk, harri txikitxuk ba ya enbarazu eitten ieun. Ta milloiak egoten ziren solotan, labra ta ostean harri-txigorrak urteten ieun. Ordun, ba dozenak eta dozenak eta dozenak, baldakadak batzen genduzan solon eta, ’harrik biderako dire onak’, esaten ioskun aitak eta. Ba ordun ba biden, estartzak ordun ta…
-Bitori: Arratsalde baten,ba, saiatxu bet edo baldekada bat imintte eukitten gendun, eta ha batu eta bidera.
-Bene: Harri batu. Hori bere beharra zan.
Egilea(k): Ainhoa Etxazarra
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!