Sopela (Bizkaia)

Umetatik beharrean

Umetatik beharrean <p>Baserritarra izanik beti egin dute behar bertan. txiki-txikitatik elkarri laguntzen, behiak gobernatzen... Argia 40. hamarkada hasieran-edo jarri zuten eta ura askozaz beranduago; hori dela-eta, ura ekartzea, egurra ekarri eta txikitzea, ahizpa txikerrak jagotea... eguneroko eginbeharrak ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SOP-002-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserritarra izanik beti egin dute behar bertan. txiki-txikitatik elkarri laguntzen, behiak gobernatzen... Argia 40. hamarkada hasieran-edo jarri zuten eta ura askozaz beranduago; hori dela-eta, ura ekartzea, egurra ekarri eta txikitzea, ahizpa txikerrak jagotea... eguneroko eginbeharrak ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bene: ez dakit baserrittarra zaren ala ez baia… baserrin behar, neska zein mutil… konorten… osea, pentsamentuk baiño lelau ya behareitten gendun ze… gure memorin beti in du behar. Baia behar, baia era natural baten eta ez kastigu modun eta holan e? Txiki-txikitxuterik ba beti egon da beharra ta in ber ixen da ta…
-Bitori: Bost-sei urteaz, palu bat eskun eukitteko kapaz ixeten ziñenetik, behiek gobernaten. Aizta zaharrauez, aita han bedar ebaitten ta aita kargutute baia zeu karra batera-bestera… Edo ama arto-jorran ta… zoaz hara! Baia palu bat eskun eukittekoa kapaza izan ezkeron… Umek beharra.
-Bene: Beharra… Argi, etxera argi, elektriku… nik bost urte dekodazela lelengoz heldu zan. Ordun argi… baia gero bere argi pobre eukitten genun… “Hirurakbat”. Firutxu bet. Gaueko hamaikatarantza… zera… [garikok] amataten eudenen, ordun guren argi apur bet, inder apurtxu bet hartzen ei eun. Baia bueno, argi mille bederatzirehun eta berrogeta… berrogei ingerun imiñi euden argi etzen. Urik… Ana Mari ezkondu te ostean berez, oseake… hemen etzen. Nik hogeta bi urte eitteko orduntxe eta Bitoriak bere hamazortzi hortxe, ure lelengoz etzen euki gendunen. Ordun, baegozan behar batzuk, urek ekarri, behiek jabon, egurrek batu eta txikertu, behar zan egur duzti, aizta txikerrak jabon beti, ze klaro…
-Bitori: Batu etze ingerun, ze aitak eitten eun negun abaron egurrek bota, arbolak poda, arbol zaharrak eta kendu… eta gurtadak eta gurtadak aurrez aurren imiñi. Ordun, hortik hartu eta… bai, kimak batu sue biztuteko, ze ordun…
-Bene: Eta zati txikerrak in ba sue ein ahal ixeteko. Hemen ez zan beste sugarrik erabiltten, etzeko egurre baiño besterik.
-Ana Mari: Abaro handi bet dao hor behean eta handik ekarten zan egurre.
-Bitori: Eta beste bat hor. Eta beste bat hor. Eta batetik ta bestetik…

Egilea(k): Ainhoa Etxazarra

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia