Segura (Gipuzkoa)

Soldadutzako anekdotak

Soldadutzako anekdotak Soldadutzan 27 hilabete eman zituen Joxek: Bilbon, 23 hilabete. Gerora, Etxalartik gorako mugara bidali zuten. Soldadutzako anekdotak kontatzen ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-019-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Soldadutzan 27 hilabete eman zituen Joxek: Bilbon, 23 hilabete. Gerora, Etxalartik gorako mugara bidali zuten. Soldadutzako anekdotak kontatzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Soldaduskan, soldaduskan´e denboratxoa pasau gendun. Hoeta zazpi hillabeten soldadu eon nintzen ni. Jo... ia aspertuta!
- Ta nun eon ziñen soldadu?
- Bilbaon. Hoeta hiru hillabete pasau nittun Bilbaon ta... zea... otsaillen etorri nitzen etxea permiso hillabetekokin. Handik [...] jun nitzenen, destinauta hau, fronteraa, zeaa juteko! "Makik emen zerek han ta harata jun behar emen dezue!" Mekauen... Pena bat hartu non...! Beasaingo lagun bat baneuken, "cabo primerea" zan, gaiñea. "Cabo primera" azkarra zan ta... "cabo primerea". Ta harek: –biok genden permisokin, ta– "Ni hamen eon banintz, ez zien hortik aurrea jungo! Hori ez!". Zeati harek zea haundie zauken... bueno, nik´e baneuken amistadea. Kapitana´re beti "Ugalde, Ugalde... esas manchas, esas manchas!" Beti zea eitten zienen esaten zien ta...
- "Esas manchas" esaten zizun?
- Mantxak, mantxauta, ardo mantxa igual eukitzen gendun ta...
- Zuek soldaduska juten ziñeten, baiño txikiteon-ta ibiltzen ziñeten e bai?
- Hoixe, hoixe...
- Eta... gero jun ziñen fronteraa?
- Bai, lau hillabete pasau genittun han!
- Ta nun? Ze fronteran?
- Etxalartik gora, zean, "palomeras" ta zean gertun, mendin.
- Mendin, e?
- Bai. Dana mendin, bai.
- Ta negun tokau zitzaizun?
- E?
- Negua zan?
- Ez, udea zan. Udaberriti udea, ondo. Baiño maietz baten ein zon eudie... Eunero eudie! Dana bustita askotan ibiltzen giñen. Jo... Hue zan... Nik nere arten pentsau ohi non, fronteran destakamentutan eoten dala ondo? Ni Bilbaon hobeto neoan. Nere burun pentsatzen non.
- Lasaio?
- Bai.
- Bilbon ze eiten zendun ba?
- E?
- Bilbon ze eiten zendun ba?
- Ba... guardik ein ta, imajinarik ein ta...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia