Kanpaiak: komunikatzeko bideak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-049 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:04:59
- Erref: SEG-014/049
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- Kanpaiak zien...
- Garai bakoitzen, osea, zein jotzen zan ze momentutan?
- Bai ba, klaro, komunikabidea zan. Zien kanpaiak, komunikabidek zien bandoa, kanpaia... Eguardin hamabik, hiruretan hiru kanpai, [...], goizeko aimarikok, gaueko aimarikok, hil-kanpaia, agoni-kanpaia, olio santu kanpaia, elizakok, e... harri-kanpaia, su-kanpaia, meza-kanpaia, aingeru-kanpaia, errespontsok, meza erdikoa, animatako kanpaia, errogatiba kanpaia –lehen esan dizudana– pazko bigarrena, palio azpiko kanpaiak, Aitte Santue eitten zueneko kanpaiak...
- Aitte Santue?
- Bai, Aitte Santue eitten zuen... eitten zuen garaien, aukeratzen zuen kanpai klase batzuk jartzen zien. [PIlla horik]. Ta horiik danak dauzkeu bideo baten hartuta eta bakoitzek bere esplikazioa dauke. Bai.
- Bai, ba, hartuko dizut bideoa.
- Bai.
- Eta kuriosona zuri zein iruitzen zaizu?
- Neretzat kuriosona zan –nei gehiena gustatzen zait– meza-kanpaia zan. Dana zan komunikabidea. Lehen esan det "sue, sue!" ta pin-pun, "nun sue?" ta "halako lekutan" ta... ordun. Klaro, oain sue da bonberoak ta ordun... Baiño [en kanbio] ordun jendek baldek hartu ta "nun sue?" ta "holako lekutan" ta juten zan ba ahalegiñe eittea. Harri-kanpaia. Harrie-ta ikusten zan garaien ta harrie edo bazetorrela ekaiztea, jo eitten zan. Hil-kanpaia. Hil-kanpaia jotzen zan ta kontraseñea zeon, emakumezkoa zan edo gizonezkoa zan.
- A bai, e? Diferentea zan?
- Bai, bai.
- Errogatiba-kanpaia. Errogatiba –lehen esan dizudana–, eurie eskatzeko jotzen zana. Osea, dana komunikabidea zan. Dana komunikabidea.
- Eta...
- Eta nei gehiena gustatzen zaidana zan, pentsa ze komunikabidea zeon, mezak izaten zien goizen sei t`erditan, zazpi t´erditan, zortzi t´erditan eta hamarretan izaten zien mezak. Eta jotzen zan meza-kanpaia. Orduerdi bat lehenau. Zu ohean zendela igual, orduerdi bat lehenau, seietan, tan-tan, hogeita lau [...] hontan, neurri hontan jotzen zien, ta hogeita lau kanpai. Tan-tan... Ta gero ya bazekizun meza-kanpaia zala, kanpai berezie zan ta.
- Hogeita lau?
- Hogeita lau jotzen zien, aitzeko. Itxoin bost-hamar segundon ta tan! bakarra jotzen zon. Ya bazekizun erretorek zeukela meza.
- Zer zeola?
- Bikariok zeukela mezea. O don Juan... Eta zortzietan jo, tan-tan, hogeita lau jo ta bukaeran hiru jotzen bazittuen, tan-tan-tan, ba, don Pedron mezea. Ya ohetik zekizun mezea zeinek ematen zon. Eta zeon gauza bat, beti konfesau behar izaten zan, jaieroko mezea zan, ordun beste apaiz danak, mezea ez zeuken danak konfesionarion eoten zien. Ordun, bazekizun mezea zeinek zeuken eta konfesionarion zein egongo zan. Ta zure faboritoa hor bazeon, altxa ta meza hartaa. Kontraseñea.
- Ta denbora ematen zizun altxa, preparau ta...
- Ba orduerdi bat edo, oain aiñe dutxa ez zan izaten ta. [Orduerdin]. Tan-tan-tan-tan. Ta beno, bukau ta "Bi jo [dittu], joño, don Pedrok zeukek mezea. Nere faboritoa konfesionarion zeok. Meza hontaxe jun behar diat" o "Nere faboritok zeukek mezea, ordun hurrengoa jungo nauk".
- Bale, bale, bale...
- Kontraseñea zan hori, bai.
- Ta orduerdi lehenago ematen zuen.
- Bai. Komunikabidea, bai. Ta hamabi kanpaiak ta hil-kanpaia ta elizakok´e bai. Elizakok izaten zien jaune eamateko. Pum-pum... aiba, batenbat gaixo daunen batei jaune eamatea, ostie ematea izaten zien. Eta hori´re kontraseñea.
- Ta horik zian elizako kanpaiak?
- Bai, bai, bai, hamabi... danak elizakok. Hamairu jo klase, danak elizako kanpaiak, bai.
- Baino hoiek izenez esan dezu, hoiek zian eliza-kanpaiak o. Jauna emateko kanpaiak nola daukie izena?
- Zea, este...
- A, bale, barkau...
- Elizakok. Elizakok ematea zan jaune ematea, elizakok ematea. Elizakok, bai. Elizako kanpaiak. Hil-kanpaia, su-kanpaia, harri-kanpaiak.. bai, elizakok. Ta goizen jotzen zan, gaur gauen hil zala ta goizen jotzen zan, sei t´erditan hil-kanpaia: bum-bum... "Han, hil dek". Ta gero kontraseña bat zeon bukaeran. Hiru segido jotzen bazittun, bum-bum-bum, gizonezkoa hil zala, ta bi jotzen bazittuen emakumea. Oain hori´re jotzen deu. Ordun, zan ze bat, intriga bat. "Joño, gizonezkoa? Emakumea zeoan ba oso gaizki... Gizonezkoa hil dek".
- Gutxi gorabehera bazenekiten.
- Bai, gizonezkoa edo emakumezkoa zan bazekizun. Gero, egunen bertan entierroa baldin bazan –oain eskela leitzen dezu eta periodikoa ta ez dao ta badao ta, baiño ordun ez zeon ezerre, ta–, egunen bertan entierroa baldin bazan, hil kanpaie jo ta gero beste kanpai-aldi bat jotzen zan. "Ba, gaur dek entierroa". Ta beste kanpai-aldirik jotzen ez bazenun, "gaur entierroik ez zeok, biher zeok entierroa". Dana komunikabidea zan.
- Jesus.
- Dana, dan-dan-dan-dana. Hortik entenditzen zan dana.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!