Segurako bandoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-038 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2011(e)ko azaroaren 30a
- Iraupena: 0:02:45
- Erref: SEG-014/038
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Udal langileak
Transkripzioa
- Pregoilarie ba al zeon?
- Pregoilarik ez. Pregoilarik, bueno, pregoilarik hemen, kalen, bandoan danborra jo ta leitzen zuenak bandoa. Horik pregoilarik, bai, bazien. Jaietan meza ondorenen hiru lekutan jotzen zan, abixok izaten zien. Oain, klaro, telefonotik ta Internetetik ta han apuntatu ta... ordun pregoilarie izaten zan.
- Ta, ordun, izaten zan elizan ondoren esan dezu ta aurretik?
- Eliza... Ez, meza ondoren hiru lekutan: bat plazan, bestea hemen jotzen zon ta bestea beheran.
- Meza ondoren hiru lekutan.
- Bai.
- Akordatzen al zea abixun batetaz?
- Bai, garo garaien ta "Bueno, garok datorren jaien ia garotaa jun laike holako lekutan". Eta igual razionamentue baldin bazeon, lehen esan dizudana, zeak etortzen zienen, e... bixigue ez ta bestea nola esan deu?
- Txitxarroa.
- Txitxarroa [...]... "Bueno, bando, txitxarroa plazan saltzen holako preziotan ta holako lekutan", bai, ta tipo hortaa dana. Eta abixun bat baldin bazeon, ba, "Datorren asteen izango da astelehen ta astearten kontribuzioa pagatzeko egune". Euskeraz ta erderaz, bitara eitten zuen. "De orden del alcalde se hace saber..." ta "Alkaten ordenaz adierazten da" euskeraz, ta holako ta holako ta holakotan izango da. Eta euskeraz eta erderaz. Abixuk, abixuk izaten zien, bai.
- Ez zan esaten "Bando bando alkatek esan do"?
- Ez. "Alkatek ordena eman do", hori ya bertsoa zan. "De orden del señor alcalde se hace saber, primero..." hiru bat gai. "Alkate jaunaren ordenaz adierazten da, lehendabizi... garotako zea datorren jaitik ein laikela. Kontribuziok pagatzeko garaie datorren astelehen ta astearte izango dala holako lekutan. Eta indizioa –beste bat– hartzeko lekue holakotan izango dala". Ta abixok, abixok bai.
- Ta ondo aitzen zan?
- Bai, danborra jotzen zon "rrrr" ta jende guztie ixilik. Gaiñea, txapela kentzen zon danborra jotzen zonak. Hare kendu, papela etaa, antiajuk jantzi ta "Alkatearen ordenaz adierazten da, lehendabizi... holako ta holako ta holako. Bigarren...", [...] etxea eamaten zon, "De orden del alcalde se hace saber, primero...". Hori nik ezautu, bueno...
- Ta baserritarrek ez zuen aittuko hori...
- E?
- Baserritarrek bandoa aittuko al zuen?
- Mezataa etortzen zienen! Mezataa etortzen zienen. Bi mezatan ematen zan. Bat zortzi ta erditako meza ondorenen eta gero meza nagusi ondorenen. Klaro, horreatik izaten zan, mezataa... danak etortzen zien. Ordun mezea galdu? Jesus... pekatu mortala.
- Ezta pentsau´re.
- Klaro. Horreatik eitten zuen, baserritarrak etortzen zien.
Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!