Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herriko aguazila

Herriko aguazila Aguazila, txapel gorriarekin ibiltzen zen. Ardura desberdinak zituen; besteak beste, tabernetara zahagiak eramaten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aguazila, txapel gorriarekin ibiltzen zen. Ardura desberdinak zituen; besteak beste, tabernetara zahagiak eramaten zituen.

Transkripzioa

-Aguazillak eta?
-Bueno, aguazilla ibiltten zan txapel gorrixakin, eta oso laguna zan gure aittakin. Eta haren distintibua zan, ba, bera bakarrik zan holan, e.
-Bakarra?
-Bai, bakarra. Eta zan, txapel gorrixakin ibiltten zan umiak-eta zerian-eta. "Formal, e, bestela aguazilla etorriko da ta!", amak-eta bai, eta hasarre egoten zala umiek eta ikusten dauenian bera sustau eitten diela. Aguazillak konteten otsen gure aittai, ta disgustauta egoten zan. Ume guztiak ikusten auenian, "jolasian badabitz be geratu eitten die danak ni pasau arte. Eta, Ze!, andra guztiok hor sustetan umiok eta", bera ta, hasarre ibiltten zala. Eta harek euken arduria, Bodegoia edo esaten otsien, han kontzejupeien euen holako zer baten, eta han zaragixak ardauakin egoten zien, eta haren arduria zan tabernetara erueteko berak hareik zaragixak. Eta orduko denboratan, gaurko egunian ba esaten da batian kristal fiña bada hobia izeten dala, bestia ez dakit zer. Baiña orduentxe gure aittai esan otsen harek: basuak be segun ze kristal dan, ardaua gozuaua. Orduko denporatan, e. Eta hori ezautu dou ba holan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia