Segura (Gipuzkoa)

Mendira joateko aukerak gaztetan

Mendira joateko aukerak gaztetan <p>Gaztetan ez zeukaten mendira joateko halako ohiturarik. Lehen Arantzazurako erromesaldia egiten zen; eta zer izaten zen hori azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-014-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gaztetan ez zeukaten mendira joateko halako ohiturarik. Lehen Arantzazurako erromesaldia egiten zen; eta zer izaten zen hori azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bazenduketen ohitura mendia juteko-ta? zuen gazte garaietan, mendia jun edo...?
- Bueno, bai, lehen esan dizuana... mendia asko ez, e? Txori api bila juten giñen, baiño hortik aurrea gazte... mendira... Gero hasitakok die mendiko horiik. Bai, bai. Oiñetakok-eta onak etorri zienen eta makillak eta bestek eta... Hemen mendin unikamente peregrinazioa eitten zan Arantzazua. Orduntxe mendia jun. Baiño, hola, mendi..
- Ze eunetan izaten da Arantzazukoa?
- E... setienbren zean, lehenengo jaien.
- Lehenengo jaien.
- Lehenengo jaien izaten da, bai.
- Ta nola izaten zan peregrinazio hori? Jende asko juten zan?
- Bai, bai, bai. Oiñez jun eta gauen, hautza allautakon, han salbea errezatu, bertan lo ein, han meza nagusie-ta entzun eta bazkaldu ta bazkal ondoren atzea oiñez herria.
- Ta bertan eitten zan lo, e?
- Bai, bertan eitten zan lo, bai.
- Nun, fraileen...
- Bai fraileen... lekuk zeuzken frailek eta, bai, han eitten zan lo, bai. Gero bueltan etorri eta txistularikin behetik gora etorri ta elizan salbea kantatu ta "se terminó".
- Txistularik´e eoten al zien hemen jaietan ta?
- Bai. Txistularik eoten zien, bai. Txistue eoten zan, bai, txistue. Txistue eoten zan jaietan, bai.

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia