Segura (Gipuzkoa)

Lehen egurra eskolan eta kalean

Lehen egurra eskolan eta kalean Gaiztakeria handi xamarra egiten zutenean, besoak luzatu eta liburuak jartzen zizkieten eskuetan. Lehen eskolan asko jotzen zuten maisuek; eta, gaur egun, beste muturrera joan da egoera. Aguazilek ere lehen jo egiten zituzten umeak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan SEG-013-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gaiztakeria handi xamarra egiten zutenean, besoak luzatu eta liburuak jartzen zizkieten eskuetan. Lehen eskolan asko jotzen zuten maisuek; eta, gaur egun, beste muturrera joan da egoera. Aguazilek ere lehen jo egiten zituzten umeak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero beste kastigu bat zan... hura zaila... hura gaiztakeri haundi xamarra eindakon, bi liburu, belauniko jarri ta bi liburu eskun hartu ta eroi arte. Oain esate bateako, oain erabat aldendu, diferentea da. Oain ume bat jotzen badezu juizioa eitten dizue, klaro, andereñoi edo maixui edo...
- Bai, bai...
- Bi estremoa jun gea. Ordun egur bat zan, hemen´e bai ta dotriñan´e bai, e? Dotriñan gutxixeo ematen zan egurre. Baiño eskolan zan jotzea... baiño baiño... reglea botatzen zon gure maixuk: "xiuuuuuu", jotzen baziñuzen...
- Ta ematen zionai.
- Bai, bai, ematen zionai. Ta etxea [ebakin bat] eamaten bazendun, "ni caso", e? "Mereziko huan ta!". Ta oain ya beste estremoa, nik uste det beste estremoa jun geala. Hura oso txarra ta oaingoa´re ez dakit. Oain ez dau ume bati belarrondoko bat emateik. Zeatio bueno! Bueno! Ilea eroitzen zaizu!
- Ta garai baten hori, ez? Etxeen...
- A! Etxen ez ezer esan, zeatio: "Zeoze eingo huan jo haueneako!". Ta aguazillek´e, aguazillek egurre ematen ziun. Dana egurre zan ordun.
- Aguazillek´e bai ordun, e?
- Aguazillek, bueno... aguazillek... Jesus! Ordun ba, esaten dizut, bi alderditaa jun geala. Oain era batekoa dau ta ordun... hura´re txarra. Oaingoa´re ez dakit, oaingoa´re ez dakit...
- Libregi, ez?
- Bai, bai... neretzako, e? Neretzako... ez dakit...

Egilea(k): Maddi Ormazabal Sudupe

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia