Mutrikuko gerra zibilaren memoria jaso eta zabaldu nahian, Saturraran elkartea sortu dute Nerea Arrizabalagak, Agurtzane Urriolabeitiak, Arantza Ugartek eta Roberto Sotok. Gerra zibilarekin lotutako informazioa biltzen ari dira Mutrikun, bai dokumentuak eta baita testigantzak ere. Proiektu honetan katalogatu ditugu lekukotza guztiak, bai azken urteetan egindako elkarrizketak eta baita duela 15-20 urte Arantza Ugartek gerra zibila zuzenean bizi izan zutenei eta Saturrarango kartzelan preso egondakoei egindakoak ere.