Sagrario Merodio Hoyos

Mutriku (Gipuzkoa) (1918-2019)

Biografia

Panesen (Asturias) jaio zen 1918an. Gerra sasoian atxilotu egin zuten Panesen. Oviedon epaiketa egin eta heriotza-zigorra eman zioten, baina gero konmutatu egin zioten. Libre utzi zutenean, ama bisitatzera joan zen Panesera eta, bueltan, Donostiako Norteko estazioan, guardia zibilak zeuzkan zain. Atxilotu eta Martutenera eraman zuten, bere herritik egindako salaketa bat tarteko. Orduko bizipenak jasotzeko egin zizkion zenbait elkarrizketa Arantza Ugartek 2004an, horietako bat Carmina ahizparekin batera. 2019an hil zen Mutrikun, 101 urte zituela.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUT-066 2004 Mutrikuko gerra zibilaren memoria
MUT-067 2004 Mutrikuko gerra zibilaren memoria
MUT-068 2004 Mutrikuko gerra zibilaren memoria

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerra hasi zenean kobazulo batean ezkutatu ziren
2 Gerra hasi zenean atxilotu eta kartzelatu zuten
3 Gerra garaiko "La Metralleta" epailea
4 Saturrarango kartzelara heldu zenean
5 Kartzelan ikasi zuen idazten eta irakrutzen
6 Saturrarango kartzelako medikua I
7 Saturrarango kartzelako medikua II
8 Kartzelan lapurtutako jaioberriak
9 "Sor Veneno", Saturrarango kartzelako Ama Nagusia
10 Saturrarango kartzelako mojen zigorrak
11 Saturrarango kartzelako moja onak
12 Mojak presoen elikagaiekin trafikatzen
13 Txerriak presoak baino hobeto elikatuak
14 Gijon-eko kartzelan fusilamenduak
15 Ahizpa kartzelatik atera zenean baina bera ez
16 Amaren sufrimendua alabak kartzelan izanda
17 Kartzelatiik indartsu atera zen
18 Saturrarango kartzelan euskeraz hitz egitea debekatua zegoen
19 Saturrarango kartzelako mojen negozioak presoen janariarekin
20 Jose Maria Arrieta, Saturrarango kartzelako apaiza
21 "Sor Veneno", Saturrarango kartzelako Ama Nagusia
22 Heriotza-zigorra kommutatu zioten
23 Anita Orejas, Saturrarango presoa
24 Saturrarango kartzelan klaseak jasotzen zituzten
25 Kartzelan ezkondu zen
26 Saturrarango medikuaren arduragabekeria
27 Kartzelako apaizen bihotz gabekeria
28 Ondarroa eta Mutrikuku bizilagunen laguntza kartzelan
29 Doña Jacintak irakatsi zion irakurtzen eta idazten
30 Leku ezberdinetako presoak
31 Lurrean lo egiten zuten
32 Sor Veneno, kartzelako Ama Nagusia
33 Mojen zigorrak
34 Saturrarango kartzelanko gosea; jaioberrien heriotzak
35 Mojek janaria lapurtzen zieten
36 Carmen Rios, Saturrarango presoa
37 Manolita, Saturrarango presoa
38 Kartzelatik hondartzara paseoan
39 Arrantzaleek arraina eramaten zieten kartzelara
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia