Ines Lezea Txurruka
Mutriku (Gipuzkoa) (1932)
Biografia
Eibarko "Kapitantxua" etxean jaio zen Ines. Ama Mutrikuko Aritza baserrikoa zen, eta aita, berriz, Berastegikoa. Lau anai-arrebatan hirugarrena. Gerra etorri zenean, aitak Donibane Lohitzunera ihes egin zuen, eta amak seme-alabak Mutrikura eraman zituen. Mutrikutik Ines eta anaia txikiena Berastegiko familiarekin eraman zituzten. Gerraostean, amarengana bueltatu zen Eibarrera. 11 urtera arte eskolan ibili, eta Mutrikuko Ziñua baserrira bidali zuten. Lau urte egin zituen Ziñuan amaren aldeko familiarekin. 15 urte inguru zituela, Eibarko Orbea bizikleta-fabrikan hasi zen lanean. Bizikleta-fabrikan bost urte egin eta gero, etxean jertseak josten hasi zen. 22 urterekin, Kandido Urreizti mutrikuarrarekin ezkondu eta hiru seme-alaba eduki zituzten. Magdalena auzoko Kai etxean bizitzen jarri ziren, eta hegaztien granja, "sala de fiestasa" eta jatetxea eduki zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUT-038 | Euskal Herriko Ahotsak | Garbiñe Garagarza | |||
MUT-039 | Euskal Herriko Ahotsak | Garbiñe Garagarza | |||
MUT-052 | 2016 | Ahaztuen Oroimena | Aitor Bereziartua - Patxi Ibarzabal - Alberto Unamuno | ||
MUT-065 | 2004 | Mutrikuko gerra zibilaren memoria | Arantza Ugarte |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute