Pasaia (Gipuzkoa)

Sareak konpontzeko teknikak

Sareak konpontzeko teknikak <p>Sareak hausten zirenean, nola konpontzen zituzten azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-023-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sareak hausten zirenean, nola konpontzen zituzten azaltzen du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta sariak hausten zianen e bai?
- Sariak hausten zianian ba, aberiya batzutan kriston aberiyak eta geo haiyek in behar dia, konpontzekua baldin bazan konpondu eskuz, dana eskuz ta orratzak hartu, orratzakin lehenbizi in behar dezu garbitu dena ondo, koapilloak dana ondo, baiño ez zaitezela deskuidatu zeatik izaten da zuk hasteko [oina bana?] jarri behar diozu, bat, lotzeko, ta geo maillak, según ze maillak, askotan igual bi mailla zabaleran eamaten dituzu aberi guztiyan; bestian, berriz, igual hiru eo lau. Ta behin hiru ero lautik gora hasi ezkeo han puska bat sartu bihar da, puska bat. Bestela lan asko ematen du aberiya horrek, eamaten du bukatzen.
- Ta lan hortan zuek aitzen ziñazten?
- Bai, bai, gu. Exeita jarri alki batian, lurrian aitu izandu gea lurrian. Abilidadia orduan gehio zeon lurrian. Geo, alkiyakin, geo gerriya, beti gerri makurrian, beti gerri makurrian. Igual pasatzen zenun goiz guztia aberi batian e, ezertako altxa gabe. Orratza bestiak bete eta zuk segi lanian.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia