Kalean beti jolasean
Kalera etortzen ziren bakoitzean jolasten aritzen ziren. Orduko jolasak aipatzen ditu.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria - Irati Odriozola
- Data: 2011(e)ko ekainaren 16a
- Iraupena: 0:00:54
- Erref: PAS-023/009
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak
Transkripzioa
- Eta noiz jolasten zenuten, asteburutan eo?
- Bai, kalea etortzen giñan egunero.
- Eunero?
- Eunero etortzen bagiñan eunero; ez beti ez genun gauza berdiña iten baiño bai bai, gehienian amarrutan, esaten dizut ba, amarrutan. Hola jartzen giñan sei laun lepotik helduta bakotxa bata bestiai, ta bestiak salto. Sei eo zortzi laun. Eta bat zea in behar zun harrapatu zure gaiñea ez salto iteko ahal baldin bazan. Ta harrapatzen bazenun salto in baiño lehenuotik zu libre eta bestia jarri, geo harren gaiñea salto iteko; ta holaxe ibiltzen giñan. Gauza politak zien hoiek denak. "Atxibiri konkon" bat hola jartzen zan, geo atzekaldetik zuri bestia hola helduta eta haiyen gaiñea salto iten zenuen. Bai,. ta hola. Oso jolas politak zian. Politak. Pelotan’e piskat ibiltzen giñan, asko ez.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!