Komeni zitzaiena konfesatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan PAS-019-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
San Juango parrokoaren etxean lapurretan ibiltzen ziren umetan; baina maistrak izan zuen horren berri eta zigortu egin zituen. Orduko konfesioak gogoan ditu, komeni zitzaiena bakarrik konfesatzen zuten.
- Auzoa: Donibane
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko ekainaren 17a
- Iraupena: 0:01:29
- Erref: PAS-019/021
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Ta hemen, apaiza aldatu zanian, parrokua, parrokua aldatu zan. Jesus! Orduan ere parrokuan etxean sartuta ibili giñan. Ta ze lapurtuko ta estanpak eta libruak, ezertako. Eta bastrarera horrek jakindu zun eta aber abiso: "A ver, Manolita y su cuadrilla; vengan ustedes aquí", "oain'e badeu". Eta hartu denai Don Kijoten liburua kajakin, baakizu zer zien, entziklopediak. "De rodilla" jarri hola ta libro bakoitxian hemen. Hola iten genunian behera-behera-behera-behera maistrak: "¡A ver!". Gora berriz ere. Eta bueno.
- Belauniko orduan?
- Bai, belauniko. Ta holaxen. Lapurtu, bueno lapurtu, txorakeiyak lapurtu. Ta han ere enteratu zen maistra, apaizan itxea sartu giñala ta: "[...] ustedes el favor de llevar todo lo que han robado". Ze eaman bihar genun? Libru zaharrak eta zeak, santuen zeak, estanpak eta oi, oi, oi, oi.
- Geo lapurtutakoa konfesatu iten zenuten?
- Bai, konfesatu behar deu, konfesiyua. Ai ama! Ze konfesiyo iten genuen. "¡Ai dios mio!". Komeni zitzaguna konfesatzen genun.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!